Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko uztailak 25, Ostirala

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-04-09 | 09:53:31

Karpan, el breikidans

Ez zen euskararik entzun Murkileko karpako break dance lehiaketan

Naroa Aldai

Ez zen euskararik entzun Murkileko karpako break dance lehiaketan

Sekulako txiribueltak, kristoren itzulipurdiak, harritzeko moduko malgutasuna. Murkilen karpan egin zuten break dance lehiaketa harrigarria, dibertigarria, erakargarria... eta burura datozkidan garri guztiak izan zen.Eta, noski, horietako bat behintzat hizkuntzari dagokiona: lotsagarria.
Berandu iritsi nintzen finalera eta ordurako hasita zegoen. Ez dakit aurretik nola hitz egin zuten, baina ni nengoen bitartean behinik behin gazteleraz. Gaztelera soilik. Hori bai, oso gaztelera kalekoa, break girokoa, bazter auzoetakoa zirudiena, ia-ia Harlem edo Browklingekoa. Alegia, oso hizkera egokia gisa horretako lehiaketa baterako. Baina xehetasun txiki bat ahaztu zitzaien: ekitaldia Zarautzen zela, «herri euskaldun» batean. Halaxe diote (kakotx artekoa) askok eta askok, herritarrek eta politikariek. Baina, larunbatean Munoako karpan egon zenak belarriak zorroztu eta begiak itxi izan balitu (ez zen erraza, ikuskizun hartan), konturatuko zen hangoa ez zela gure hizkuntzaren break dantza. Hangoa, Eurovision estilokoa zen: El breikidans. Eta niri grazia zipitzik ere ez zidan egin.
Nork du horren ardura?
Eta errua ez dute inondik inora gerria hautsi beharrean dantzan jardun zutenek, haiek beraien ohiko giroan baitzebiltzan. Ardura ekitaldia antolatu zutenek dute: Udalak eta Murkilek. Aurkezleak euskaraz egin dezan bermatu behar dute beti (salbuespenik gabe) eta aitzakiek ez dute balio. Eta herri honetan badago break dantza lehiaketa bat umorez eta Harlemgo estiloan ederki aurkeztuko lukeenik. Hasi dantzan hurrengoan berdina gertatuez dadin!

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Urola-kostako Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.