Jada eman daiteke izena Zarauzko Ikurrina mus txapelketan, Zurekin elkarteko ostalarien establezimenduetan, bikoteko 50 euro ordainduta. Ostegunero jokatuko dira partidak, urtarrilaren 10ean hasita, 20:45ean. Bi jokaldi izango dira, 4 hamarreko eta 5 ustelera. 4 errege eta 4 batekora jokatuko da. Behin 4 hamarreko eta 5 usteleko zortzi jokaldi galduta, parte-hartzaileak txapelketatik kanpo geratuko dira. Finala [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Mus txapelketa, zarautz, Zarauzko Ikurriña, Zurekin
Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Ostiralean, hilak 30, jokatuko dute Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak antolatutako Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketako finala, Lagunak erretegian. Hona hemen egitaraua: - 19:30. Finala. Lehenbizi sailkatzen den bikoteak 6.000 euro jasoko ditu, txapela eta garaikurra. Bigarren postuan geratzen den bikoteak 2.000 euroko saria eskuratuko du. Hirugarren sailkatzen denak, berriz, 1.000 euro. Hurrengo 30 bikoteentzat ere izango [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Mus azkarra, Mus txapelketa, Zarauzko Ikurriña, Zurekin
Bidalita Ekitaldiak, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »
Kantabriko tabernakoa izan da pasa den asteko pintxo onena, herritarrentzat. Zarauzko Zurekin ostalari elkarteak antolatu du ekimena, I. Pintxo Astea, eta larunbatean banatu zituzten sariak, eguerdian, Kale Nagusian. Facebook bidez eman dute herritarrek gustuko pintxoaren aldeko botoa. Zurekinek erabakitako epai-mahaiak ere eman ditu sariak. Lehena Euskalduna tabernarentzat izan da, bigarrena Txiki Politentzat, eta hirugarrena Argiñanoko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:I. Pintxo Astea, ostalari elkartea, ostalaritza, zarautz, Zurekin
Bidalita Bestelakoak, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »
Zurekin Zarauzko Ostalarien elkarteak antolatuta, Sagardo Eguna izango da larunbatean, txotx denboraldia hasi dela ospatzeko. Bigarren urtez, Gipuzkoako hamar upategitako sagardo berria dastatzeko aukera izango dute herritarrek zein bisitariek. Adunako Aburuzakoa, Aiako Izeta eta Satxotakoa, Astigarragako Arteaga, Lizeaga eta Petritegikoa, Hernaniko Iparragirrekoa, eta Usurbilgo Aginaga, Urdaira eta Saizarkoa. Hala, 600 botila sagardo inguru irekiko dituzte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:10 upategi, Joshe Mari taberna, Juanita Ardanza, Juanita Illarramendi, Marina Txiki, ostalari, Sagardo Eguna, zarautz, Zurekin
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
2011eko ekainean abiatu zuen Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak pintxo poteo «arrakastatsua», Ardo Astearen baitan. Orduz geroztik, herritar eta bisitari ugari erakarri du ekimenak.Iaztik, asteazkenero, pintxoa eta ardo ondu kopa bat edota garagardo botilatxoa eskaintzen dute herriko 31 tabernatan. Gabonetan eten egin dute dagoeneko ohitura bilakatu den hitzordua, eta oporrak pasatu ostean, etzi ekingo diote berriz [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ardoa, garagardoa, ostalariak, Pintxo poteo, pintxoa, Zurekin
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »
Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak bezeroen fideltasuna saritu nahi du. Hori dela eta, askotariko produktuz osatutako hiru otar banatuko ditu. Hilaren 31ean egingo dute zozka, San Silbestre proba amaitu ostean. Herritarrek, kontsumizio bakoitzeko txartelak jasoko dituzte, eta txartel horietan agertzen diren zenbaki guztiekin egingo dute zozketa urteko azken egunean. Asteazkenean, azkena Bestalde, asteazkenean, hilak 21, egingo dute urteko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bezeroak, Gabonetako zozketa, Otarrak, Pintxo poteoa, San Tomas, Txistorra, Zurekin
Bidalita Bestelakoak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
«Jendearen erantzuna ezinhobea izan da», nabarmendu du Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteko kide Asier Aldalurrek. Izan ere, Udaberri Fest jaialdiak 10.000 lagun inguru erakarri ditu herrira. Horrek «herrian kultura gosea» dagoela erakusten duela dio Aldalurrek: «Jaialdiak izandako arrakasta horren erakusle da». Hiru hilabeteren ostean, Udaberri Fest iritsi da amaierara, eta jaialdiari bukaera emateko kontzertu borobila antolatu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Nena Daconte, The Uski´s, Udaberri Fest, Zurekin
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Zurekin elkarteak antolatutako Udaberri Fest jaialdia amaierara iristen ari da. Bukaera borobila emateko, bi hitzordu prestatu dituzte, bata biharko eta bestea hilaren 24rako. Bihar Sorkun kantaria eta Fangoria taldea izango dira udal kiroldegiko taula gainean, 22:30etik aurrera. Sarrerak, ohi bezala, herriko hainbat tabernatan erosi ahalko dira, Tivoli, Itxas Lur eta Geltoki tabernetan, zehazki, aurrez , [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Fangoria, Sorkun, Udaberri Fest, Zurekin
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Nabarmenak | Iruzkin bat »
Zurekin Ostalarien Elkartea, urte hasieran sortu zen arren, bere tokia irabazten ari da herrian. «Bisitariak erakartzeko eta Zarautzi bizitasuna emateko» lanetan, hainbat ekitaldi antolatu du urtarriletik gaur arte. Aurreko ekimenek «erantzun ona» izan dute, eta indarturik, udaberrira begira musika jaialdia prestatzen ari dira elkarteko kideak. Jakinarazi dutenez, «Euskadin erreferentea» izango den jaialdia antolatzea dute helburu. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Berri Txarrak, Delorean, Fangoria, Gose, Hostoak, Mantisa, Nena Daconte, ostalari elkartea, Udaberri Fest, zarautz, Zea Mays, Zurekin
Bidalita Aisia, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Zurekin ostalarien elkartea duela gutxi sortu duten arren, «martxa bizian» da, Maria Garrastazu ostalarien elkarteko lehendakariaren esanetan. Izan ere, hainbat ekimen egin dute azken hilabeteetan, eta biharko ere prestatu dira. Ardo Eguna ospatuko dute bihar, larunbata. 12:00etan Lege Zaharren Enparantzan Errioxako hamar upategi tako ardoa dastatu ahal izango dute herritarrek. Bost euroren truke, bakoitzak kopa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Ardo Eguna, ostalaritza elkartea, zarautz, Zurekin
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Ekonomia, Gizartea, Jaiak | Ez dago iruzkinik »