Mezuak etiketatuta ‘ ZKE ’

Herri Kirolak saila sortu du ZKEk, harri jasotzea sustatu eta eskaintza zabaltzeko

2012/11/23
Nork
Herri Kirolak saila sortu du ZKEk, harri jasotzea sustatu eta eskaintza zabaltzeko

«Hemengoa» da harri jasotzea, «aspaldikoa»: «Gizona gizona denetik harriarekin harreman berezia izan du». Egun, ordea, ohitura hori galtzen ari da. Horren beldur da, behinik behin, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a. Ia 30 urte darama kirol hori praktikatzen. «Poztasun ugari» ekarri dizkio harria jasotzen ibiltzeak; «desengainu asko» ere bizi izan ditu. Hala ere, kirol horrek «dena» [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Isidoro Unzuetaren oroimenez lasterka

2012/11/05
Nork
Isidoro Unzuetaren oroimenez lasterka

Zarautz Kirol Elkarteko Atletismo atalak antolatuta, 43. Isidoro Unzueta Saria-12. Oroimenezko lasterketa jokatu zuten atzo, Abendaño industrialdeko belarretan. Lasterketa eskolarteko mailakoa da, eta Zarauzko ikastetxeetako ordezkarien gain, Goierri, Irun, Elgoibar eta Hernaniko neska-mutilek ere hartu zuten parte, goizeko 10:25etan hasita. Kategoriaren araberako distantzia osatu behar izan zuten korrikalari hasiberriek: benjamin neskek eta mutilek, 720 metro; [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Joxe Mari Ortiz de Zarate ‘Fonsi’-ri azken agurra, etzi

2012/04/18
Nork
Joxe Mari Ortiz de Zarate ‘Fonsi’-ri azken agurra, etzi

Ostiralean agurtuko dute Joxe Mari Ortiz de Zarate Fonsi . Haren omenezko ekitaldi xumea egingo dute gertuko lagunek eta ezagunek Barren Plazan, 19:00etan.  Gaur erraustuko dute. Herenegun zendu zen zarauztarra, 68 urte zituela, etxean. Aski ezaguna zen Fonsi herrian, kirol munduari egindako ekarpena medio. ZKE Zarauzko Kirol Elkartearekin lotura estua izan zuen: futbol taldeko jokalaria izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ireki dute Zaporra Oroimenezkoan izena emateko epea

2011/07/05
Nork
Ireki dute Zaporra Oroimenezkoan izena emateko  epea

Dagoeneko ireki dute XLVII. Patxi Zaporraren Oroimenezko Txapelketan izena emateko epea. Pilota txapelketa abuztuaren 1ean abiatuko dute eta lau asteko iraupena izango du. Ohi bezala, partidak Frontoi Txikin izango dira. Partidak astelehenetan eta asteazkenetan jokatuko dituzte, 19:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euria eginez gero, partidak atzeratu daitezke aste bereko ostegunera edo ostiralera. Iazko formatu bera Iazko formatu bera izango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Teofilo Gil Xake Memoriala jokatuko dute igandean

2011/06/30
Nork

ZKEko Xake atalak Teofilo Gil Xake Memoriala antolatu du iganderako. Ildo horretatik, partida azkarrak izango dira Musika Plazan, 10:00etatik aurrera. Txapelketaren ostean, bazkaria eta sari banaketa egingo dute. Interesa dutenek izena egunean bertan txapelketa hasi aurretik eman dezakete, Musika Plazan bertan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herriko Beteranoen XXV. Xake Txapelketa izango da asteburuan

2011/06/16
Nork

Urtero legez, Euskal Herriko Beteranoen XXV. Xake Txapelketa izango da asteburuan. Bertan euskal xake jokalari beterano onenek hartuko dute parte. Hala, larunbatean 10:00-14:00 bitartean izango dira partidak goizez; arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Igandean, berriz, 09:30etan hasi eta 13:30era arte leihatuko dira. Txapelketa ZKEren egoitzan izango da.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Uztailaren 11tik 22ra jokatuko dituzte Emakumezkoen Pala Txapelketa Herrikoiko partidak

2011/06/14
Nork

Emakumezkoen Pala Txapelketa Herrikoia izango da uztailaren 11tik 22ra, Frontoi Txikin. Hori dela eta, paletan jolastea gogoko duten emakume oro  zein Emakumea Pilotari proiektuan parte hartu dutenak  bertan izena ematera animatu dituzte ZKE Zarautz Kirol Elkarteak. Ostiralera bitartean izango dute interesa dutenek izena emateko aukera. Horretarako patripat9@hotmail.com helbide elektronikora mezua bidali beharko da. Bestalde, zalantzak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)