Mezuak etiketatuta ‘ Zarauzko Udala ’

Interes handia erakutsi dute zarauztarrek ‘Ontziratu zaitez’ kanpainarekiko

2012/11/10
Nork
Interes handia erakutsi dute zarauztarrek ‘Ontziratu zaitez’ kanpainarekiko

Ilada luzeak sortu dira Zarauzko udaletxe atarian gaur eguerdia bitartean. Zarauzko Udalak ontzi berrerabilgarriak banatu ditu herritarren artean, arrandegietako hondakinak murrizteko helburuarekin. Luan Luis Illarramendi alkateak, Eider Illarramendi alkateordeak eta Iñaki Eizagirre Ogasun zinegotziak jardun dute, besteak beste, tupper-ak banatzen. Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udalek, eta eskualdeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Hondakinak | Ez dago iruzkinik »

Etxebizitza hutsen jabeei %100eko gainordaina kobratuko die Zarauzko Udalak

2012/11/02
Nork

«Etxebizitza izatea eskubide bat da, lehen mailako beharra. Bigarren etxebizitza bat edukitzea, berriz, luxua», dio Ogasun zinegotzi Iñaki Eizagirrek (Bildu). «Luxua» den neurrian, etxe horiegatik gehiago ordaintzea proposatu zuen udal gobernuak herenegungo udalbatzarrean. Hala, etxe hutsei Ondasun Higiezinen Zerga bikoiztea erabaki zuten, gehiengoz. Ildo horretatik, %100eko igoera izango du, 2013ko ordenantza fiskalak behin betikoz onartzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Arte sorkuntzarako beka sortu du udalak, Daniel Txopitearen oroimenez

2012/10/24
Nork
Arte sorkuntzarako beka sortu du udalak, Daniel Txopitearen oroimenez

« Somos iguales ambos / Olvidate de jugar mis andrajos / Padecemos los dos el cancer / La arteroesclerosis del tiempo / Desde aquel primer llanto, incluso antes / Luego, una vez devueltos, recuperados / al sedimiento de la tierra seremos importantes, / contribuiendo a ser viento, y agua y rosas y vibracion ». Daniel Txopitea artista zenaren poesia ahotan, Arte Sorkuntzarako Daniel Txopitea Beka aurkeztu zuen Zarauzko Udaleko kultura zinegotzi Gari Berasaluzek, atzo iluntzean, Modelo zinema aretoan. Artista bera «berreskuratuz» antolatu du Zarauzko Udalak lehiaketa, «garrantzitsua zela gogoratuz, haizea zela gogoratuz, ura, arrosa eta, batez ere, zirrara». Zirrara belaunaldiz belaunaldi igarotzen joan dela, eta «artean eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita artea, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Gaur deklaratuko dute Ertzaintzaren sarekadan atxilotutako hiru lagunek

2012/10/11
Nork
Gaur deklaratuko dute Ertzaintzaren sarekadan atxilotutako hiru lagunek

Gaur deklaratuko dute ekainean Ertzaintzak egindako drogen kontrako sarekadan atxilotutako lau lagunetatik hiruk—laugarrena lesakarra (Nafarroa) da—. Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzio Epaitegian hartuko diete deklarazioa, 10:00ak aldera. Autoritatearen aurrean erresistentzia erakutsi, eraso egin eta desordena publikoa eragin izana leporatu diete lau gazteei. Horiez gain, bi ertzainek ere deklaratuko dute, gutxienez. Droga trafikoaren kontrako operazioak egin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Iragana eta oraina lotuko dituzte bihar Zubiriak, Duhaldek eta Etxartek

2012/10/10
Nork
Iragana eta oraina lotuko dituzte bihar Zubiriak, Duhaldek eta Etxartek

Tradizioa, herentzia eta sorkuntza propioa, hiru alor horiek uztartuko ditu Zarautz Abesbatzak udalaren, Nafarroako Rural Kutxaren eta Elkarren laguntzarekin biharko antolatu duen kontzertuak. Garai bakoitzaren ordezkari gisa igoko dira taula gainera Niko Etxart, Amaia Zubiria eta Anje Duhalde. Aritzbatalde kiroldegian izango da, 22:00etatik aurrera. Kantaldi «esanguratsua» izango dela ohartarazi du Elkar argitaletxeko musika arduradun Anjel [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Zarauzko Udalak eta HITZAk

2012/10/08
Nork
Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Zarauzko Udalak eta HITZAk

Zarauzko Udalak eta UROLA KOSTAKO HITZAk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. HITZAren proiektua babestu du udalak, eta eskualdean euskararen normalizazioaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du egunkariak. Irudian, ezkerretik eskuinera, HITZAko zuzendari Leire Ventas, HITZAko kudeatzaile Uxua Ostolaza eta Zarauzko Kultura, Jaiak, Herrien Elkartasuna eta Euskara zinegotzi Gari Besazaluze (Bildu).

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Euskara, Hedabideak | Ez dago iruzkinik »

Juan Carlos Moreno Cabrerak hitzaldia emango du bihar Sortaldea gunean

2012/07/09
Nork
Juan Carlos Moreno Cabrerak hitzaldia emango du bihar Sortaldea gunean

Ateak zabaldu bezain pronto, pisuzko gonbidatu bat izango du Sortaldeak, Zarauzko kultur guneak. Juan Carlos Moreno Cabrera idazle eta hizkuntzalariak hitzaldia eskainiko du bihar, 18:00etan,  El nacionalismo linguistico liburuan oinarrituta. Liburuarekin hautsak harrotu ditu madrildarrak, eta Sortaldea Kultura Eremuan aurkeztuko du, Zarauzko Udalaren ekimenean. Juan Carlos Moreno Cabrera (Madril, 1956) Filosofia eta Letretan doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Udako bikote perfektua

2012/06/29
Nork
Udako bikote perfektua

Zurekin ostalarien elkarteak Musika pintxatuz ekimena antolatu du  uztailaren 26tik 31ra bitarterako, Zarauzko Udalaren eta Xpressionk kultur elkartearen laguntzarekin. Gastronomia eta musika akustikoa uztartzea du helburu, eta horrekin herria dinamizatzea. Xpressionkeko arduradun Jokin Telleriaren arabera, musika mota horrek «ondo ematen» du gastronomiarekin. «Bikote ona egiten dute». Ekimenean parte hartuko duten musika taldeak aukeratzeko lehiaketa antolatu dute, hala. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Udalak herriko kultur azpiegiturak berraztertuko ditu zarauztarrekin

2012/05/01
Nork

«Modelo zinemaren itxierak eta Lizardi antzokiaren itxiera arriskuak azpiegitura txukunik gabe utzi du herria», dio kultura zinegotzi Gari Berasaluzek. Horrez gain, «aurreko legealdian egindako kudeaketa txarra» medio, herriko kultura «egoera larrian» dagoela nabarmendu du. Egoera horrek, ordea, «kultur azpiegituren egoera berraztertzeko» aukera ematen du, haren esanetan. Hori dela eta, herritarrekin parte hartze prozesua abiatuko du [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zarautzi dagozkion gaiak herritarrekin lantzeko mahaiak sortuko ditu udalak

2012/04/18
Nork
Zarautzi dagozkion gaiak herritarrekin lantzeko mahaiak sortuko ditu udalak

Udalerriari dagozkion erabakietan herritarren parte hartea sustatzea da udalaren «lehentasunezko helburua». Hori bideratzeko, parte hartze eredua diseinatu du, Prometea enpresarekin batera. Aurrez, ereduaren zirriborroa landu zuten udal ordezkariek. Horretarako, hainbat bilera egin zuten gobernu taldearekin, sail bakoitzeko teknikariekin, eta gainontzeko talde politikoekin. Zirriborroa gorpuztu ostean, atzo aurkeztu zuten jendaurrean, herritarren iritzia ezagutu, eta ekarpenak jasotze [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Iturralde Jatetxea
29,00 €

deskontua

%44

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)