Mezuak etiketatuta ‘ Zarauzko Herrira ’

Herri bilgunea egingo du larunbatean Zarauzko Herrirak

2012/05/09
Nork

Larunbatean Zarauzko Herrira mugimenduak herri bilgunea egingo du Ebro etxean goizeko 11:00etan. “Azken asteotan izan diren etxeratzeek (Joxe Mari Perez Txuri, Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotenea Zaporra ) eman diguten bultzadaren ondoren, mugimendu honi fase berri bati ekiteko garaia iritsi zaio. Horrez gain, azken hilabeteotako lanaren balorazioa ere egingo da bilgunean. Bestalde, datorren larunbatean, hilak 19, udaletxe plazan ospatuko den elkartasun jaiari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Ehunka herritarrek eskatu dute “salbuespen neurriekin amaitzeko”

2012/04/23
Nork
Ehunka herritarrek eskatu dute “salbuespen neurriekin amaitzeko”

Ehunka herritarrek hartu zuten parte larunbateko manifestazioan, “Salbuespen neurriak amaitu. Bizi osorako zigorrik ez!” lemapean. Herrizaingo Sailak debekatu egin zuen manifestazioaren bukaerarako aurreikusita zegoen idatzia irakurtzea, baita antolatzaileen edozein hitz ere, hauek atxilotuko zituztenaren mehatxupean. Aurrez, egun horretarako aurreikusita zegoen elkartasun ekitaldia ere debekatu zuen. Horren harira, Zarauzko Herrirak Espainiako eta Frantziako gobernuen jokabidea salatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Herrizaingo sailak Txuriren aldeko elkartasun ekitaldia debekatu du

2012/04/20
Nork

Jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak larunbaterako Zarauzko Herrirak Musika Plazan antolatu duen elkartasun ekitaldia debekatu du. Hala ere, Zarauzko Herrirak zarauztar orori “salbuespen neurrien amaiera eskatu eta preso politikoen eskubideen aldeko lanean jarraitzeko” dei egin die herritarrei, eta horren harira, manifestazioa antolatu du biharko.  19:30ean izango da, Udaletxe plazatik abiatuta.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Zarauzko Herrirak bigarren batzarra egingo du bihar

2012/03/23
Nork

Zarauzko Herrirak bigarren batzarra egingo du bihar. Bertan, orain arte sortu diren lan taldeen nondik norakoen berri emango dute, eta baita aurrerantzean herri bilgune horrek egin beharreko ibilbidea zehaztu ere. Batzarra Ebro Etxean izango da, 11:00etan, eta ordu eta erdi iraungo duela aurreikusi dute. Bertaratu ezin dutenek zarauzkoherrira@gmail.com helbide elektronikora bidali dezakete mezua ekarpenak egiteko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)