Marmokaz estalita esnatu da gaur Zarauzko hondartza. Marea behean zela atera ditu irudiok Lorentxo Portularrumek, Desertu Txikiaren eta kanalaren artean.
Irakurri gehiago
Marmokaz estalita esnatu da gaur Zarauzko hondartza. Marea behean zela atera ditu irudiok Lorentxo Portularrumek, Desertu Txikiaren eta kanalaren artean.
Irakurri gehiago
Zarauzko eta eskualdeko eskubaloizaleak zorteko izango dira asteburu honetan, Txaparrotan Hondartzako 9. Eskubaloi Txapelketa jokatuko baita Zarauzko hondartzan, Zarautz Kirol Elkarteko eskubaloi sailak antolatuta. Ekimena gaur arratsaldean abiatuko da, 154 talderen parte-hartzearekin, eta gainontzeko edizioetan egin bezala, Desertu Txikian jokatuko dituzte partidak parte-hartzaileek. Eskubaloia eta hondartza giroa uztartzen dituen ekimenak urtez urte eskubaloizale eta jarraitzaile [...]
Irakurri gehiago
Protesta egin zuen atzo goizean goiz KSB-Itur-eko zenbait langilek enpresa atarian, Espainiako lan erreforma bere horretan aplikatu beharrean, «enpresaren neurrira» egokitu dezaten eskatzeko. KSB-Itur hitzarmena orain zihoen pankartari eutsiz, elkarretaratzea egin zuten hamar bat beharginek 07:45etik aurrera. Pasa den abenduan hainbat eskaera egin zioten zuzendaritzari, enpresara egokitutako lan hitzarmen bat lortze aldera. «Uztaila iritsi da, [...]
Irakurri gehiago
Roke Etxabek sartu zion arpoia Zarauzko azken baleari, 1878an. Harrezkero, oso noizbehinka gerturatu dira zetazeoak kostaldera, noraezean galdurik edo hilda. Herriak, ordea, harreman historiko handia izan du balearen harrapaketan, eta mendeetako jarduera ekonomikoa eta ondorengo mitifikazioa aztergai, Xabier Alberdi (Zarautz, 1969) historialariak Zarautz eta balea erakusketa atondu du. Erakusketak, gainera, Sortaldea Kultura Eremu berria irekiko du, eta bihar [...]
Irakurri gehiago
Maria Etxe Txiki Eguneko Zentroak 11 pisu tutelatu izango ditu erabilgarri, 65 urtetik gorako zarauztarrentzat. Dagoeneko hornitu dituzte eta aste honetan bertan zortzi pertsona joango dira Gipuzkoa kaleko zentrora bizitzera; hiru emakume eta bost gizonezko, hain zuzen. Banakako pisuetan sartuko dira horiek. Hamaika pisu tutelatutik zortzi banakoak dira eta beste hiru binaka bizitzeko. Dagoeneko bakarkakoak [...]
Irakurri gehiago
Zurekin ostalarien elkarteak Musika pintxatuz ekimena antolatu du uztailaren 26tik 31ra bitarterako, Zarauzko Udalaren eta Xpressionk kultur elkartearen laguntzarekin. Gastronomia eta musika akustikoa uztartzea du helburu, eta horrekin herria dinamizatzea. Xpressionkeko arduradun Jokin Telleriaren arabera, musika mota horrek «ondo ematen» du gastronomiarekin. «Bikote ona egiten dute». Ekimenean parte hartuko duten musika taldeak aukeratzeko lehiaketa antolatu dute, hala. [...]
Irakurri gehiago
‘El Conquistador del fin del mundo’ ETB2ko programakoak Zarautzen izan dira gaur goiz partean. Julian Iantzi bi talderekin igo da herriko kanping-era, eta hainbat herritarren aurrean, lanean jarri ditu denak. Urdinez jantzita agertu dira aurtengo denboraldiko irabazlea eta haren taldea (tartean Joxe Luis Korta arrauneko entrenatzailea). Gorriz, berriz, zarauztarren taldea, eta haien buru iazko [...]
Irakurri gehiago
Zarauzko enbata traineruarekin lehiatuko den arraunlari taldea aurkeztu berri dute. KAE1eko lehia bihar hasiko dutela gogorarazi du Edu Mugertzak, ZAEko lehendakariak. “Gogor egin beharko dugu borroka”, gehitu du. Antton Illarramendi ere izan dute gogoan, ez baita ekitaldian izan, eta bere seme Ekhi Illarramendik jaso du oroigarria, egindako lanaren omenezkoa, lehendakariaren eskutik. Montetxio abesbatzak eta txistulariek [...]
Irakurri gehiago
Euskal musika esparruan rara avis bat da Buffalo. Musika instrumentala jorratzen duen talde askorik ez dago inguruan, eta, horrek, nolabait esateko, berezi bihurtzen du beren proposamena. «Aldez aurretik, badirudi elitista samarra izan behar duela, baina ez da horrela. Instrumentala dela esanda, jende askok pentsatzen du ez zaiola gustatuko, baina, gero, kontzertua gustura jarraitu dutela esaten digute», adierazi [...]
Irakurri gehiago