Orioko kultur etxea leporaino bete zuten Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako udal ordezkariek larunbatean. 10:00etan hasi zen batzar nagusia, eta beste bost herri (Zarautz, Tolosa, Lekeitio, Munitibar eta Lesaka) onartzeaz gain, erakundearen ildo berria onartzea zen helburua. Eguerdian egin zuten ekitaldi instituzionala. Bertan adierazi zutenez, Zuzendaritza Batzordearen babesean, Maren Belaustegi (Uemako lehendaria) eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Batzar Orokorra, Orio, Uema, zarautz
Bidalita Bestelakoak, Euskara | Ez dago iruzkinik »
Hondarrezko Gaztelua ekimenak Aste Santuetarako haurrentzako arkitektura tailerrak antolatu ditu. Apiri Gabonetako tailerren jarraipena izango da. Eskala ezberdinak jorratu zituzten orduan parte-hartzaileek, sarrera moduan. Saio berri hauetan, ildo berdina jarraituz Italo Calvinoren “Hiri Ikusezinak” liburua oinarri hartuz ariketa berriak egingo dituzte. Apirilaren 1etik 7ra izango dira tailerrak, 10:30etik 12:30era. Sei eta hamaika urte bitarteko haurrei [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arkitektura, Artezaleak, Hondarrezko Gaztelua, tailerra, zarautz
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Jokin Eizmendi zarauztarra lehen aldiz lehiatuko da Euskadiko Harri-Jasotze Txapelketan, harri handien proban, igandean. Asteasun (Gipuzkoa) jokatuko dute norgehiagoka hiru harri-jasotzailek; Eizmendiz gain, Aimar Irigoien errezildarra eta Joseba Ostolaza zestoarra izango dira lehiakideak. 200 edo 175 kiloko koadroa, 175 edo 200 kiloko zilindroa, 150 kiloko kuboa eta 125 kiloko bola izango dira altxa beharreko harriak. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aimar Irigoien, Asteasu, Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa, harri handiak, Jokin Eizmendi, Joseba Ostolaza, zarautz
Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Atzo arratsaldean Zarauzko Udaleko langileak Udalbatzarekin bildu ziren, soldatetan «ez dutela murrizketarik onartuko» argi adierazteko. 19:00etatik aurrera elkarretaratzea egin zuten langileek udaletxe aurrean, lan baldintzak defendatzeko. Izan ere, Espainiako Gobernuak aplikatu dituen murrizketen ondorioz, 2013ko udako ordainsariaren aurrerapena jasoko dute Zarauzko langileek urtarrilaren 2an, abenduko aparteko lan sariaren ordez. %5,8 ko murrizketa Langileen ordezkariak hala azaldu zuen: «Gabonetako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:langile, murrizketa, salaketa, udal, zarautz
Bidalita Azpiegiturak, Ekonomia, Politika | Ez dago iruzkinik »
Pirritx, Porrotx eta Marimotots hirukotearen ipuinen egilea da Martxel Murua (Zarautz, 1961), eta pailazoen abentura berri bat idatzi du, Julen Tokero marrazkilariak irudikatuta: Maite zaitut! (Elkar/Katxiporreta). Argitalpen berria bada ere, istorioa aski ezaguna dute jarraitzaileek. Izan ere, taula gaineko ikuskizuna literatur lan bilakatu dute. Maite zaitut! abesti ezaguna izan zen aurrena, eta orain izen bereko liburua dator. Zuzeneko emanaldia ere badu. Orduan, ipuina zen falta zitzaiguna. Jakina, diziplina bakoitzak bere [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:idazlea, Maite, Mitxel Murua, Pirritx, Porrotx, zaitut, zarautz
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
AEK euskaltegiak San Tomas Azoka antolatu du. Urtero legez, San Tomas egunetik gertuen dagoen larunbatean antolatzen dute «erreferentzialtasuna lortu duen topagune jendetsua», eta aurten hilaren 22an egokitu da. Aurtengoa XVII. azoka izango da, eta bertan txistorra eta taloa izango dira nagusi. Baina haiekin batera, baita euskara eta haren aldeko aldarrikapena ere.Izan ere, hori da AEKren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:AEK, Azoka, euskara, San Tomas, usain, zarautz
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Jada eman daiteke izena Zarauzko Ikurrina mus txapelketan, Zurekin elkarteko ostalarien establezimenduetan, bikoteko 50 euro ordainduta. Ostegunero jokatuko dira partidak, urtarrilaren 10ean hasita, 20:45ean. Bi jokaldi izango dira, 4 hamarreko eta 5 ustelera. 4 errege eta 4 batekora jokatuko da. Behin 4 hamarreko eta 5 usteleko zortzi jokaldi galduta, parte-hartzaileak txapelketatik kanpo geratuko dira. Finala [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Mus txapelketa, zarautz, Zarauzko Ikurriña, Zurekin
Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Sinplea, intimista da Lou Topeten musika. Abeslari estatubatuarren eragina du, eta gitarra eta aho-soinu bana nahikoa ditu entzuleak bereganatzeko. Batzutan, ordea, ez du musika tresna horien babesa soilik izaten; 31. zuloko tripulazioa -k laguntzen du askotan. Hain justu, bihar talde horren konpainia izango du Euskalduna tabernako oholtza gainean. Zarauztarrak estreinako kontzertua eskainiko du Kafe Torero egitasmoaren baitan, The [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:kafe, lou topet, musika, torero, zarautz
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Etorkinen Nazioarteko Eguna da gaur. Hori dela eta, Zarauzko Udalak ekimen berezia prestatu du gaur arratsalderako, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta. «Udalak aurten 50. eta 60. hamarkadetako immigrazioa landu eta omendu nahi du», azaldu zuen Zarauko Immigrazio teknikari Julen Arangurunek. Hori dela eta, Gure herrialdeko kulturak eta identitateak hitzaldia antolatu du. Jon Maiak eskainiko du. Izan ere, bertsolaria eta idazlea izateaz [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Eguna, ekimen, etorkinen, hitzaldia, Jon Maia, nazioarteko, Udala, zarautz
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »
Unai Iturriaga nagusitu da aurtengo Kopla Txapelketan, Putzuzulo gaztetxean. Ostiralean egin zuten saio jendetsua, eta zintzarria bizkaitarrak jaso zuen giro ederrean. Hemen ekimeneko argazki batzuk.
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsolari, kopla, Putzuzulo, txapelketa, unai iturriaga, zarautz, zintzarri
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »