Mezuak etiketatuta ‘ Sanz Enea ’

Kutxu Otamendiren margolanak, Sanz Enean

2012/09/27
Nork
Kutxu Otamendiren margolanak, Sanz Enean

Kutxu Otamendiren (Zarautz, 1962-1993) margolanak izango dira ikusgai Zarauzko Sanz Enean, ostiraletik aurrera. 19:00etan zabalduko dute erakusketa. Sari ugari jaso zituen, eta Artelekun Rafael Canogar, Marta Cardenas, Alfonso Albacete eta Mitsuo Miura artista garrantsitzuen tailerretan parte hartu zuen. 1990. eta 1992. urteetan Emilio Navarro galerista ospetsuaren eskutik Madrilen burutu zituen bakarkako erakusketak, kritikaren eta publikoaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Erahl filma izango da ikusgai igandean

2012/05/11
Nork
Erahl filma izango da ikusgai igandean

Zinemapean ekimenaren baitan, igandean Marc Almodovarren “Erahl – Kanpora” filma izango da ikusgai. 18:30ean Sanz Eneako sotoan izango da emanaldia. Sinopsia: 2011ko urtarrilaren 25a: hamar egun lehenago Tunezen Ben Ali boteretik bota egiten dute eta eraldaketarako atea irekitzen da. Egipton Khaled Said, poliziak eraildako gaztearen elkartasun taldeek gobernuaren aurka elkarretaratzeak deitzen dituzte. Askatasun eta justizia grinak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Literatur solasaldia egingo dute bihar Sanz Enean

2012/04/24
Nork

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi  idazlearen Leturiaren egunkari ezkutua lana izango da hizpide biharko literatur solasaldian. Ohi bezala, Sanz Enea liburutegian izango da solasaldia, sotoan dagoen aretoan, 18:30etik 20:00etara, eta Ane Mayozek gidatuko du. Euskaraz izango da saioa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

“Ilusioz” jaso du Etxeberriak XXX. Xabier Lizardi Saria

2012/04/24
Nork
“Ilusioz” jaso du Etxeberriak XXX. Xabier Lizardi Saria

«Ilusioz» jaso du Idoia Etxeberria idazle oñatiarrak XXX. Xabier Lizardi Saria. Epaimahaiak haren Ez dago argi ipuina aukeratu du lehiaketara aurkeztu dituzten 14 lanen artean, «erraz», Jesus Mari Olaizola Txiliku-ren esanetan. Idazlearentzat pozgarria da ipuina herriko ikastetxeetan banatuko dela jakitea: «Nik oso gustura idatzi nuen eta irakurleek ere irribarre batekin irakurriko dutela espero dut». Atzo izan zen sari banaketa, Sanz Enea liburutegian, Liburuaren Egunean.  Guztira, Ez dago argi -ren 2.500 ale kaleratuko ditu Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Elkar argitaletxeak ere bilduma baten baitan argitaratuko du

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Liburuaren Eguna dela-eta, hainbat ekimen antolatu du Sanz Eneak

2012/04/20
Nork
Liburuaren Eguna dela-eta, hainbat ekimen antolatu du Sanz Eneak

Astelehenean Liburuaren Eguna dela-eta, Sanz Enea liburutegiak hainbat ekimen antolatu du irakurzaletasunaren garrantzia nabarmentzeko. Maria horia mugimenduarekin bat egin du Sanz Eneak, krisi garaian liburutegiok beharrezkoak direla aldarrikatzeko.   Ildo horretatik, astelehenean bertan mugimenduaren inguruko triptikoa eta txapak banatuko dituzte. Hona hemen prestatu duten egitaraua:

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Kultura, Leihaketak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

‘Flores en la nieve’ izango da hizpide etziko saioan

2012/02/07
Nork

Sanz Enea liburutegiak literatur solasaldia antolatu du ostegunerako. Oraingoan Gregor von Rezzori idazlearen Flores en la nieve eleberriaren inguruan hitz egingo dute parte-hartzaileek. Gaztelaniaz izango da saioa. Ohi bezala, Jose Luis Canchok gidatuko du jardunaldia. 18:30ean hasiko dute solasaldia, liburutegian bertan, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘Freskagarriak’ gida kaleratu du liburutegiak

2011/06/30
Nork

Sanz Enea liburutegiak Freskagarriak irakurketa gida kaleratu du, irakurzaletasuna sustatzeko. Gidak Andoain, Astigarraga, Hernani, Urnieta, Usurbil eta Zarauzko Udal Liburutegien artean egindako liburu, disko eta filmen hautaketa biltzen du. Gidaren helburua aisialdi garaian irakurketari ekin nahi diotenei eta ohiko irakurleei hainbat liburu proposatzea da, irakurzaletasuna bultzatu eta liburutegiaren erabilera areagotzearren. Ildo horretatik, gidan aipaturikoak Sanz Enean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

‘Arte Ederrak 2011′ erakusketa zabalduko dute bihar

2011/06/16
Nork

Bihar Arte Ederrak 2011 izeneko erakusketa inaugurazioa izango da Sanz Enea kultur etxean. Bertan, Leioako Arte Ederretako fakultateko ikasleen lanak ikusteko aukera izango da. Pintura, eskultura eta ikus-entzunekoekin osatu da erakusketa eta uztailaren 17ra arte egongo da zabalik egunero 18:00etatik 20:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak | Ez dago iruzkinik »

‘Bide berean’, errealitatearen erakusleiho

2011/05/26
Nork
‘Bide berean’, errealitatearen erakusleiho

Argazkien Bilerako seigarren eta azken proposamena Sanz Enea kultur etxean dago ikusgai joan den astetik. Argazkilaritza egitasmoaren barruan, bi erakusketa zabaldu dituzte aurten areto horretan. Maiatzaren erdialdera arte, Gabriel Zelaia poetari buruzko monografikoa jarri zuten, eta, orain, ekainaren 5era bitartean, Bide berean erakusketa kolektiboari pasatu dio lekukoa. Bertan jaso dituzten argazkiek ez dute ikuspegi artistiko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , , , , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)