Kutxu Otamendiren (Zarautz, 1962-1993) margolanak izango dira ikusgai Zarauzko Sanz Enean, ostiraletik aurrera. 19:00etan zabalduko dute erakusketa. Sari ugari jaso zituen, eta Artelekun Rafael Canogar, Marta Cardenas, Alfonso Albacete eta Mitsuo Miura artista garrantsitzuen tailerretan parte hartu zuen. 1990. eta 1992. urteetan Emilio Navarro galerista ospetsuaren eskutik Madrilen burutu zituen bakarkako erakusketak, kritikaren eta publikoaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:artea, artista, Kutxu Otamendi, margolanak, Sanz Enea, zarautz
Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Zinemapean ekimenaren baitan, igandean Marc Almodovarren “Erahl – Kanpora” filma izango da ikusgai. 18:30ean Sanz Eneako sotoan izango da emanaldia. Sinopsia: 2011ko urtarrilaren 25a: hamar egun lehenago Tunezen Ben Ali boteretik bota egiten dute eta eraldaketarako atea irekitzen da. Egipton Khaled Said, poliziak eraildako gaztearen elkartasun taldeek gobernuaren aurka elkarretaratzeak deitzen dituzte. Askatasun eta justizia grinak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Erahl, Sanz Enea, Zinemapean
Bidalita Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlearen Leturiaren egunkari ezkutua lana izango da hizpide biharko literatur solasaldian. Ohi bezala, Sanz Enea liburutegian izango da solasaldia, sotoan dagoen aretoan, 18:30etik 20:00etara, eta Ane Mayozek gidatuko du. Euskaraz izango da saioa.
Irakurri gehiago
Etiketak:Leturiaren egunkari ezkutua, Literatur solasaldia, Sanz Enea, Txillardegi
Bidalita Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
«Ilusioz» jaso du Idoia Etxeberria idazle oñatiarrak XXX. Xabier Lizardi Saria. Epaimahaiak haren Ez dago argi ipuina aukeratu du lehiaketara aurkeztu dituzten 14 lanen artean, «erraz», Jesus Mari Olaizola Txiliku-ren esanetan. Idazlearentzat pozgarria da ipuina herriko ikastetxeetan banatuko dela jakitea: «Nik oso gustura idatzi nuen eta irakurleek ere irribarre batekin irakurriko dutela espero dut». Atzo izan zen sari banaketa, Sanz Enea liburutegian, Liburuaren Egunean. Guztira, Ez dago argi -ren 2.500 ale kaleratuko ditu Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Elkar argitaletxeak ere bilduma baten baitan argitaratuko du
Irakurri gehiago
Etiketak:Ez dago argi, Idoia Etxeberria, Liburuaren Eguna, Sanz Enea, XXX. Xabier Lizardi Saria
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »
Astelehenean Liburuaren Eguna dela-eta, Sanz Enea liburutegiak hainbat ekimen antolatu du irakurzaletasunaren garrantzia nabarmentzeko. Maria horia mugimenduarekin bat egin du Sanz Eneak, krisi garaian liburutegiok beharrezkoak direla aldarrikatzeko. Ildo horretatik, astelehenean bertan mugimenduaren inguruko triptikoa eta txapak banatuko dituzte. Hona hemen prestatu duten egitaraua:
Irakurri gehiago
Etiketak:Liburuaren Eguna, Marea horia, Sanz Enea
Bidalita Bestelakoak, Kultura, Leihaketak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Sanz Enea liburutegiak literatur solasaldia antolatu du ostegunerako. Oraingoan Gregor von Rezzori idazlearen Flores en la nieve eleberriaren inguruan hitz egingo dute parte-hartzaileek. Gaztelaniaz izango da saioa. Ohi bezala, Jose Luis Canchok gidatuko du jardunaldia. 18:30ean hasiko dute solasaldia, liburutegian bertan, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.
Irakurri gehiago
Etiketak:Flores en la nieve, Gregor von Rezzori, Literatur solasaldia, Sanz Enea
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Sanz Enea liburutegiak Freskagarriak irakurketa gida kaleratu du, irakurzaletasuna sustatzeko. Gidak Andoain, Astigarraga, Hernani, Urnieta, Usurbil eta Zarauzko Udal Liburutegien artean egindako liburu, disko eta filmen hautaketa biltzen du. Gidaren helburua aisialdi garaian irakurketari ekin nahi diotenei eta ohiko irakurleei hainbat liburu proposatzea da, irakurzaletasuna bultzatu eta liburutegiaren erabilera areagotzearren. Ildo horretatik, gidan aipaturikoak Sanz Enean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:freskagarriak, Sanz Enea
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Bihar Arte Ederrak 2011 izeneko erakusketa inaugurazioa izango da Sanz Enea kultur etxean. Bertan, Leioako Arte Ederretako fakultateko ikasleen lanak ikusteko aukera izango da. Pintura, eskultura eta ikus-entzunekoekin osatu da erakusketa eta uztailaren 17ra arte egongo da zabalik egunero 18:00etatik 20:00etara.
Irakurri gehiago
Etiketak:Arte Ederrak, erakusketa, Sanz Enea
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak | Ez dago iruzkinik »
Argazkien Bilerako seigarren eta azken proposamena Sanz Enea kultur etxean dago ikusgai joan den astetik. Argazkilaritza egitasmoaren barruan, bi erakusketa zabaldu dituzte aurten areto horretan. Maiatzaren erdialdera arte, Gabriel Zelaia poetari buruzko monografikoa jarri zuten, eta, orain, ekainaren 5era bitartean, Bide berean erakusketa kolektiboari pasatu dio lekukoa. Bertan jaso dituzten argazkiek ez dute ikuspegi artistiko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:adimen urritasuna, Argazki Bilera, Aspace, Atzegi, Bide berean, Gautena, Goienetxe, Gureak, Photomuseum, Sanz Enea, Uliazpi, zarautz, Zarauzko Udala
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »