Mezuak etiketatuta ‘ Preso ’

Bihar dira iristekoak Labi eta Zaporra herrira

2012/04/24
Nork
Bihar dira iristekoak Labi eta Zaporra herrira

Bihar dira iristekoak Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotenea Zaporra herrira. Herritarrek arratsalde-iluntzean egingo diete ongietorria, Musika Plazan. Apirilaren 27an atxilotu zituzten Labi eta Zaporra , «terrorismoa goratzea» egotzita. Lekuko anonimo baten «akusazio faltsuan» oinarritu zen Auzitegi Nazionala horretarako. Urtebeteko kartzela zigorra eta sei urteko inhabilitazioa ezarri zien bakoitzari, Gorenak defentsako abokatuen helegitea atzera bota ostean. Zaporra-k Dueñasen (Palentzia) bete du kartzela zigorra; Labi -k, berriz, La Mansilla de las Mulaseko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Politika | Iruzkin bat »

Goizean utziko dute aske Txuri

2012/03/29
Nork
Goizean utziko dute aske Txuri

Goizean utziko dute aske Joxe Mari Perez Txuri preso zarauztarra.   Espainiako Auzitegi Konstituzionalak iluntzean eman du agindua. 1997/2006 doktrinaren gaineko ebazpena eman du epaitegiak eta berretsi egin du 2006an Espainiako Auzitegi Gorenak indarrean ezarritako araua, Parot delakoa. Hala ere,  doktrinaren aurka jarritako 31 helegiteetatik hiru onartu ditu; tartean Txuri zarauztarrarena, eta Joan Mari Igarataundi zestoarrarena. Jose Inazio [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gurekin Jaiko kide bat epaituko dute, «terrorismoa goratzea» egotzita

2012/03/23
Nork
Gurekin Jaiko kide bat epaituko dute, «terrorismoa goratzea» egotzita

Apirilaren 20an Gurekin Jai festa batzordeko kide bat epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, «terrorismoa goratzea» egotzita. Horren aurrean, batzordeko kideak «haserre bizian» daude, «Auzitegi Nazionalaren erasoekin kokoteraino». «Gurekin Jaiko kidearen epaiketa egundoko bidegabekeria dela agerikoa denez, eta bidegabekeria horri merezi duen oihartzuna eman nahi diogunez, hainbat ekintza natolatu dugu». Ildo horretatik, martxoaren 28an, datorren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herrira mugimendua aurkeztu dute Zarautzen

2012/02/25
Nork
Herrira mugimendua aurkeztu dute Zarautzen

Zarautzen Herrira egitasmoa aurkeztu dute goizean berrogeita hamar lagun inguruk, “Euskal Herriko preso eta iheslarien arazoari irtenbidea emateko asmoz”. Taldeko kideek adierazi dute mugimendua “parte-hartzailea eta anitza” izango dela: “Herritarren mugimendua da Herrira, eta beraiek izango dute hitza eta erabakia”. Hori hala, antolatzaileek “helburuekin bat egiten duen oro” ekimenean parte-hartzera gonbidatu dituzte, “guztien ideiak eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Iruzkin bat »

Iritsi da ‘Tximas’ herrira

2012/02/22
Nork
Iritsi da ‘Tximas’ herrira

Heldu da Iraitz Gesalaga Tximas herrira. 07:00ak aldera iritsi  da eta Putzuzulon egin du lehenbiziko geldialdia.  Bitartean, Musika Plazan herritar ugari bildu da hari ongietorria egiteko. Autotik jaitsi orduko, Ongi etorri eta Gora Tximas oihukatu dute bertaratu direnek, eta txalo artean jaso dute. Arrano tabernaren atarian aurreskua dantzatu diote zarauztar gazteari eta baita bertsoa bota ere.  Berak prestatuta zekarren bertsoa ezin izan du bota, ordea. “Ez zait aterako”, esan du. Izan ere, ezin sinetsita dago: “Laster zenbatze ordua izango dela iruditzen zait”. Hala ere, hitz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak | Iruzkin bat »

Bihotzekoak eman dio ‘Txuri’-ri

2012/02/03
Nork

Etxerat elkarteak Gara egunkariari jakinarazi dionez, Txuri-ri bihotzekoak eman zion pasa den asteartean Burgoseko espetxean zela.  Joxe Mari Perez preso zarauztarra gaizki sentitzen zela-eta, kartzelako medikuarengana jo zuela adierazi du Etxeratek idatzi baten bidez. Horrek, hainbat azterketa egin ondoren, zuzenean eritetxera bidali zuela, eta bertan kateterismo bat egin ostean, stent bat jarri ziotela. Atzo ZIU Zaintza Intentsiboetako Unitatetik gelara lekualdatu zuten, eta hobera egin du. Senitartekoek Burgoseko espetxearen bitartez izan zuten gertatutakoaren berri.    

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)