Mezuak etiketatuta ‘ Politika ’

Bartzelonan aurkeztuko dute ‘Lo que dije y digo’ liburua

2012/04/24
Nork

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen euskal literaturari buruzko Literaldia jardunaldiaren baitan,  Mariano Ferrerrek Lo que dije y digo lana aurkeztuko du etzi, 20:00etan. Imanol Murua Uria kazetari zarauztarrak Ferrerrek 1991tik 2010ra  idatzitako milatik gora artikuluen artean hainbat aukeratu ditu aipatu liburua sortzeko. Jakin, El Mundo del País Vasco eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan idatzitakoak dira. Lo que dije y digo liburua Euskal Herriaren azken bi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Kultura, Politika | Ez dago iruzkinik »

«Datorren urterako Aralar-EBrekin gobernu akordioa sinatzea dugu asmoa»

2011/08/04
Nork
«Datorren urterako Aralar-EBrekin gobernu akordioa sinatzea dugu asmoa»

Krisiari aurre egitea eta enplegua sustatzea izango da Juan Luis Illarramendi (Orio, 1962) Zarauzko alkate berriaren erronka, herritarrei zuzenduriko zerbitzuak murriztu gabe. Horretarako, gastuak gutxitu eta Udala berrantolatu beharko dute. «Lan handia dugu aurretik», dio alkateak. Goitik behera aldatu zait bizitza alkate naizenetik. Lehengoarekin alderatuta, oso ezberdina da nire bizimodua. Halako pausoa eman ostean, kontrolpean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Udal Batzorde gehienak Bilduren esku egongo dira aurrerantzean

2011/07/20
Nork
Udal Batzorde gehienak Bilduren esku egongo dira aurrerantzean

Bilduk izango du informazio batzorde eta kide anitzeko organo gehienen ardura. Hala erabaki zuen Udalbatzak herenegun, kargu banaketa zehazteko egin zuten osoko bilkuran. Bilduk kide anitzeko organoetarako udal ordezkarien ardura banaketa jakin bat proposatu zuen, eta udal zinegotziek gehiengo osoz onartu zuten,Bilduko bederatzi kideen eta Aralar-EB Berdeak udal taldeko bien aldeko botoekin. PSE-EEk eta EAJkaurka [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Iruzkin bat »

Juan Luis Illarramendi da Zarauzko alkate berria

2011/06/11
Nork
Juan Luis Illarramendi da Zarauzko alkate berria

Juan Luis Illarramendi, Bilduko zerrendaburua, izango da aurrerantzean Zarauzko alkatea. Hala erabaki du udalbatza osatu berriak duela minutu batzuk. Bilduko zerrendaburuak 11 boto eskuratu ditu, EAJko zerrendaburu Imanol Lasak sei, PSE-EEko zerrendaburu Patxi Elolak hiru, eta PPko zerrendaburu Rafa Olaizolak bat. Orain arteko alkatearen eskutik jaso du Illarramendik alkate makila, Jon Urienen eskutik. Itxaferoak entzun [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Hauteskundeak, Politika | 3 Iruzkinak »

EAJk 11 aurpegi berri aurkeztu ditu hauteskundeetarako zerrendan

2011/04/08
Nork
EAJk 11 aurpegi berri aurkeztu ditu hauteskundeetarako zerrendan

Maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaitza ezagutzera eman du EAJ-PNVk. Zerrendak “berrikuntza eta eskarmentua” uztartzen dituela adierazi du Imanol Lasa alkategaiak. 2007ko hauteskundeetakoarekin alderatuta, 11 aurpegi berri aurkeztu dituzte jeltzaleek, eta baita ordenean aldaketa garrantzitsuak ere. Hauxe dute helburua, alkategaiaren esanetan: “Herriaren alde lan egin nahi dugu behar eta erronka nagusiei erantzun eraginkorra emateko, eta horretarako ezinbestekoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Aralarren gazteriak formakuntza jardunaldiak antolatu ditu Zarautzen

2011/02/24
Nork

Iratzarri Aralarren gazte taldeak formakuntza jardunaldiak antolatu ditu astebururako. Bi gaien inguruko saioak izango dira: nazioarteko elkartasuna eta garapen ereduak. Jardunaldion helburua gatazkei ezkerreko irtenbidea eman ahal izateko hausnarketa bultzatzea da. Iratzarriko antolaketa koordinatzaile orde Laida Elizegik adierazi duenez, Euskal Herriko gazteriak eztabaida foroak antolatu behar ditu, hausnarketa serioak bultzatze aldera: «Gazteon etorkizuna hipotekatzen ari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)