Mezuak etiketatuta ‘ poesia ’

2012/04/23
Nork

Kafe Torero Kultur Egitasmoaren ( www.kafetorero.com ) baitan, Leire Bilbao idazleak olerki errezitaldia eskainiko du ostegunean, Zarauzko Euskalduna Tabernan  21:30etan. Scanner bere bigarren poema liburuko (Susa, 2011) olerkiak  irakurriko ditu idazle ondarrutarrak. Bere aurreko poesia liburuarekin alderatuz (Ezkatak , Susa 2006), lan biribilagoa da askoren esanetan honako hau, ausartagoa eta zuzenagoa forman zein edukian, zehatzagoa eta gardenagoa. Nolabait esateko, soiltasunaren aldeko apustua ere egin duela Bilbaok azpimarratu daiteke. Idazleak kontatzen duenez, izebari hamaikagarren aldiz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Musika | Ez dago iruzkinik »

«Txiki-txikitatik musika ikasi ez izana da dudan pena handiena»

2011/07/15
Nork
«Txiki-txikitatik musika ikasi ez izana da dudan pena handiena»

Musika poesiaren iturri gisa eta poesia musikaren iturri gisa. Hori dio Iñaki Portillak (Casares, Espainia, 1953). Ez daki musikaz, baina ezin du hura gabe bizi. Ezta poesiarik gabe ere. Poesiaz eta musikaz haratago, isiltasuna maite du, isiltasunik gabe ezin baitu musikaz edota poesiaz gozatu. Zarautzen bizi den psikologo-psikoterapeuta kantabriarrak bigarren poesia liburua kaleratu berri du: [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Imanol Portillak bigarren poesia liburua aurkeztuko du

2011/07/08
Nork
Imanol Portillak bigarren poesia liburua aurkeztuko du

Imanol Portillak bigarren poesia liburua aurkeztuko du datorren larunbatean, uztailaren 16an, 19:00etan, Zarauzko Villa Mundan. Ekitaldia Anjel Lertxundik aurkeztuko du, eta hainbat belaunalditako poeten bertsoak errezitatuko ditu. Gainera, musika izango du emanaldiak: Juana Mari Astigarragak piano joko du, Oscar Pascualek biolontxeloa, eta Allegro Molto Vivace abesbatzak abestu egingo du. Bertan  izango da, era berean, Ignasi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

«Poesiaren inguruan dagoen ezinikusia iraultzeko asmoz gatoz»

2011/07/06
Nork
«Poesiaren inguruan dagoen ezinikusia iraultzeko asmoz gatoz»

Jose Luis Padronek (Legazpi, 1970) lotura estua du poesiarekin, eta arte horrekiko duen maitasuna entzuleei helarazi nahi die -rekin. Ostegunero poesiari lekua egingo dio idazleak Euskadi Irratian, 20:00etan. Ordu erdiz, poesia modu didaktikoan eta erakargarrian gerturatuko die entzuleei. Bihar estreinatuko dute irratsaioa. Ostegunean estreinatuko duzu poesiaren inguruko irratsaioa, Euskadi Irratian. Zergatik deitu diozu ‘Lizardiren baratza’? Ikusi nituen poeten lehenbiziko argazkien artean baziren Federico Garcia Lorcarenak, Juan Ramon Jimenezenak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

«Poesiaren ikuspegi hertsia badugu, kondenaturik dago bakartuta egotera»

2011/02/10
Nork

Egilea: GORKA EROSTARBE/BERRIA http://paperekoa.berria.info/kultura/2011-02-09/032/001/poesiaren_ikuspegi_hertsia_badugu_kondenaturik_dago_bakartuta_egotera.htm Aingurak erreketan lehen poema liburua argitaratu eta bere burua isilarazi zuela aitortu du, idazle modura eroso sentitzen ez zelako; barrenak eskatu dio berriro poesia idaztea, eta Bulkada -rekin berragertu da plazara. Begiak pizten zaizkio hizketagaia ia zernahi delarik ere. Egipton gertatzen ari den herri matxinada, tabernan entzuten den musika, lagunarteko ohiturak, laneko gorabeherak edota saskibaloi kontuak. Baina poesiak dauka zauriturik Jon Benito (Zarautz, 1981). Bederatzi urte igaro dira bere estreinakoa kaleratu zuenetik. Iaz atera zuen Bulkada (Susa), bigarren poema liburua. Tartean idatzi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)