Mezuak etiketatuta ‘ Orio ’

Zarautz Uemako kidea da dagoeneko

2013/03/18
Nork
Zarautz Uemako kide

Orioko kultur etxea leporaino bete zuten Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako udal ordezkariek larunbatean. 10:00etan hasi zen batzar nagusia, eta beste bost herri (Zarautz, Tolosa, Lekeitio, Munitibar eta Lesaka) onartzeaz gain, erakundearen ildo berria onartzea zen helburua. Eguerdian egin zuten ekitaldi instituzionala. Bertan adierazi zutenez, Zuzendaritza Batzordearen babesean, Maren Belaustegi (Uemako lehendaria) eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Euskara | Ez dago iruzkinik »

Etxean eta auzoan konposta egiteko plana abiatuko dute udal elkarteak eta udalek

2012/11/27
Nork
Etxean eta auzoan konposta egiteko plana abiatuko dute udal elkarteak eta udalek

Etxean eta auzoan konposta egiteko plana abiatu dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek. Helburua  onpostagailua jartzeko aukera duten ahalik eta etxebizitza gehienetan gailua erabiltzen sustatzea da. Hondakinak nahastuta jasotzekoan, «arazo handiena»· organikoak sortzen du. «Horregatik ahaleginak egin behar ditugu organiko hori tratatzeko», nabarmendu du UKUEko lehendakari Amaia Guruzetak: [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

‘Solasgunea’ ekimenean hondakinen kudeaketa jorratuko dute herritarrek

2012/06/19
Nork
‘Solasgunea’ ekimenean hondakinen kudeaketa jorratuko dute herritarrek

Gipuzkoako Foru Aldundiak Solasgunea egitasmo pilotua jarri du abian, hondakinen kudeaketa herritarrek jorra dezaten, eta lehenengo hitzordua Zarautzen egingo dute, ostegunean. Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zarauzko Udalak prestatu dute saioa, eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako herritarrek har dezakete parte. Europako hainbat herrialdetan metodologia honen bidez jorratzen dituzte gizarte gai «eztabaidagarriak». Antolatzaileek adierazi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Eskualdeko bat-bateko bertsolari ugari lehiatu da Orioko eskolarteko kanporaketan

2012/05/14
Nork
Eskualdeko bat-bateko bertsolari ugari lehiatu da Orioko eskolarteko kanporaketan

Gipuzkoako eskolarteko bertsolari gaztetxoen txapelketaren aurtengo edizioa ari da, poliki-poliki, bere bidea egiten. Pasa den ostiralean, Orion egin zuen geldialdia bertsoen trenak, eta ale ederrak entzuteko aukera izan zuten Karela kiroldegiko hitzordura gerturatu ziren bertsozaleek. Ohi bezala, bertso jarrien atalak eman zion hasera arratsalde bertsozaleari, eta inguruko herrietako ikastetxeetako makina bat umek hartu zuen parte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bertsolaritza, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Zarautz-Orio artean ibiliko dira gaur Iñurritzakoak

2012/04/25
Nork

Iñurritza elkartekoek ibilaldia antolatu dute biharko. Zarautz eta Orio artean egingo dute txangoa, Frantzeskua, Biakutzeta, Isusta eta Nekazabaletik igarota. 09:00etan irtengo dira eta bi-hiru ordu inguru iraungo du. Amaieran, bazkaria izango da elkartean bertan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Defentsa abokatuak eskatuta, hiru lekukok deklaratuko dute Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketaren gaurko saioan

2012/03/20
Nork

Gaur arratsaldeko lauretan helduko diote berriz Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketari. Ioanes Labaien defentsa abokatuak hala eskatuta, hiru lekuko dira igarotzekoak gaur Donostiako Adingabeen Auzitegitik. Defentsaren arabera, akusazioaren bertsioa “ez da guztiz argia”, eta “kontraesanak” ditu. “Ez lapurreta —hori da akusazioak hilketaren arrazoi gisa aurkeztu duena—, ez Anderren izaera ez datoz bat hilketaren basakeriarekin”, adierazi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Gaur aurkeztuko dituzte abokatuek ondorioak Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketan

2012/03/19
Nork

Gaur izango da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketako azken saioa Donostiako Adingabeen Auzitegian. Azkuetarren abokatuak eta defentsa abokatuak ondorioak jakinaraziko dituzte gaur arratsaldean, hiruretatik aurrera, froga dokumentalak aurkeztu ostean. Ez dute zehaztu zenbat egun beharko dituen epaileak epaia jakinarazteko. Bost egun iraun du epaiketak, eta 65 bat lagunek deklaratu dute lekuko gisa. Sei froga aurkeztu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Labaien: “Errugabetasunerako eskubidea du, kontrakoa frogatu arte”

2012/03/13
Nork
Labaien: “Errugabetasunerako eskubidea du, kontrakoa frogatu arte”

“Errugabetasunerako eskubidea du, kontrakoa frogatu arte”, aldarrikatu du Ioanes Labaien abokatuak, auzipetuari erreferentzia eginez. Hala, orain arteko mututasuna hautsi du defentsa abokatuak. Goizeko saioa oraintxe bukatu da, eta 15:00etan jarraituko du. Lekukoek deklaratzen jarraituko dute. Amaia Azkueren senarrak deklaratu du jada, eta orain beste lekuko bat dago epailearen aurrean, Donostiako Adingabeen Auzitegian. Abokatuak epaileak espero [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

12:00etan jarraituko du epaiketak

2012/03/13
Nork
12:00etan jarraituko du epaiketak

Amaia Azkueren hilketagatik akusatuaren kontrako epaiketa eten egin dute Donostiako Adingabeen Auzitegian, 12:00ak arte. Oraintxe atera dira eraikinetik akusatuaren abokatu Ioanes Labaien eta Azkueren familiaren abokatu Miguel Castells. Lehenengoak orain arteko jarrerari eutsi dio, eta ez du deklaraziorik egin. Bigarrenak, berriz, atsedenaldia “ordutegi judizialari” zor zaiola esan du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Castells: “Amaia Azkueren familiaren samina errespetatzea baino ez dut eskatzen, hilketaren urteurrenean”

2012/03/12
Nork
Castells: “Amaia Azkueren familiaren samina errespetatzea baino ez dut eskatzen, hilketaren urteurrenean”

Atzerapen pixkatekin hasi da Amaia Azkue oriotarraren hilketaren inguruko epaiketa, Donostiako Adingabeen Auzitegian. Senideak 08:55ean heldu dira epaitegira. Baita auzipetutako gaztea ere, baina aparkalekutik zuzenean igo da deklaratuko duen aretora, auzitegiaren ate nagusitik igaro gabe. Defentsa abokatu Ioanes Labayenek ez du deklaraziorik egin nahi izan epaitegira heltzean. Familiaren abokatuak, berriz, Miguel Castellsek, zera adierazi du: [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)