Ez du hutsik egiten, eta aurten ere hemen da. Xabier Lizardi Saria ohiko literatur lehiaketa baino gehiago da. Lizardi bera idazle bezala erreferente izan baldin bazen, Zarauzko Udalak bere omenez antolatzen duen haurrentzako ipuin sariketak ere bide bera darama. Asko dira beren hastapenetan sari hau lortu duten idazle ezagunak: zerrenda egiterakoan, beti aipatu ohi dira [...]
Bigarren liburua aurkeztu berri du Bertol Arrieta zarauztarrak: Alter ero . Zortzi ipunez osatutako lana da, eta Susa argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Idazleak berak azaldu ditu lanaren nondik norakoak prentsaurrekoan, Donostiako Koldo Mitxelenan, gaur goizean: “Abiapuntua gertakizun xume bat da kasu guztieta, ez horregatik berezia ez dena. Pertsona batek autoa aparkatu, eta itzultzerakoan ez dagoela ikusten [...]
Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen euskal literaturari buruzko Literaldia jardunaldiaren baitan, Mariano Ferrerrek Lo que dije y digo lana aurkeztuko du etzi, 20:00etan. Imanol Murua Uria kazetari zarauztarrak Ferrerrek 1991tik 2010ra idatzitako milatik gora artikuluen artean hainbat aukeratu ditu aipatu liburua sortzeko. Jakin, El Mundo del País Vasco eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan idatzitakoak dira. Lo que dije y digo liburua Euskal Herriaren azken bi [...]
Salbatore Mitxelena XXX. Literatur Lehiaketako sari banaketa izango da ostiralean Antoniano aretoan, 19:00etan. Herriko haur eta gazteengan idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen du sariketa Zarauzko Udalak urtero. Saritutako lan guztiak liburu batean argitaratuko dituzte.
Imanol Portillak bigarren poesia liburua aurkeztuko du datorren larunbatean, uztailaren 16an, 19:00etan, Zarauzko Villa Mundan. Ekitaldia Anjel Lertxundik aurkeztuko du, eta hainbat belaunalditako poeten bertsoak errezitatuko ditu. Gainera, musika izango du emanaldiak: Juana Mari Astigarragak piano joko du, Oscar Pascualek biolontxeloa, eta Allegro Molto Vivace abesbatzak abestu egingo du. Bertan izango da, era berean, Ignasi [...]
Jose Luis Padronek (Legazpi, 1970) lotura estua du poesiarekin, eta arte horrekiko duen maitasuna entzuleei helarazi nahi die -rekin. Ostegunero poesiari lekua egingo dio idazleak Euskadi Irratian, 20:00etan. Ordu erdiz, poesia modu didaktikoan eta erakargarrian gerturatuko die entzuleei. Bihar estreinatuko dute irratsaioa. Ostegunean estreinatuko duzu poesiaren inguruko irratsaioa, Euskadi Irratian. Zergatik deitu diozu ‘Lizardiren baratza’? Ikusi nituen poeten lehenbiziko argazkien artean baziren Federico Garcia Lorcarenak, Juan Ramon Jimenezenak [...]
Paris buruan duela amaitu du elkarrizketa Fernando Morillok (Azpeitia, 1974). Ikusi beharreko film bat darama apuntatuta: Woody Allenen azkena, Midnight in Paris (Gauerdia Parisen). Galderak egiteagatik gertatzen zaio hori. Amets ehiztaria da, izan ere. «Idazle ofizioa definitzerakoan ehiztari hitza erabiltzea arriskutsua da. Sareak botatzea da gehiago, airean dabiltzan ideiak harrapatzeko. Amets ehiztaria izatea. Baten batekin elkartzen naizenean ze [...]
H istoriaren pitzaduretatik sortutako nobela moralista», horixe da Anjel Lertxundiren (Orio, 1948) hitzetan Etxeko hautsa. Ostiralean aurkeztu zuen idazle oriotarrak azken lana Zarauzko Garoa liburudendan. Hainbat herritar elkartu zen bertan Lertxundiren azalpenak entzutera. Bere belaunaldiaren «erradiografia» egin du oriotarrak azken lanean. 1972. urtean narratzaileak bizitako esperientzia du abiapuntu. Haren neskalagunak mesede bat eskatzen dio: ETAko [...]
Egileak berak azaldu duenez, hamabost egun barru izango da liburu dendetan Andu Lertxundi idazle oriotarraren azken lana. Etxeko hautsak izango du izenburua, eta euskarazko eta gaztelaniazko edizioak aldi berean argitaratuko dituzte.
Tolosatik Lizartzarako bidean istripua izan da, eta auto ilarak sortu dira. Dirudienez, bi autok istripuak talka egin dute, batak besteari atzetik jo dio. 09:50 inguruan gertatu da istripua, eta auto ilarak daude
Atzo hil zen Lucas Bloise Irun Rugby Taldeko jokalaria. 20 urte zituen. Apirilaren 30ean motor istripua izan zuen Hendaian, eta bertan izan zituen zauriengatik hil egin da. Argentinarra zen Bloise, baina
Festa, aitortza eta elkartzea hartu dituzte ardatz Lazkaoko San Benito ikastolaren mende erdiaren ospakizunetako egitarauko muin mardulenean. Larunbatean eta igandean hainbat ekitaldi izango dira.
Asteburua bi
Oiartzungo Hirigintzako Plan Orokorraren hirugarren saioa izango da bihar eta oraingoan emakumeen ikuspegia jaso nahi dute. Horretarako, besteetan bezala parte hartze tailerra izango da; udaletxeko areto nagusian
Plazara Goaz, Intxaurrondoko euskaldunen elkarteak, auzoko euskal hiztunen mapa osatu du. Euskaraz hitz egin ahal den denda, taberna, eta zerbitzuen zerrenda bat osatu dute bizilagunen laguntzaz.