Mezuak etiketatuta ‘ kontzertua ’

Putzuzulon askotariko ekimenak izango dira bihar

2012/11/02
Nork

Putzuzuloren 7. urteurrena dela eta, askotariko ospakizunak izango dira azaroaren 25a bitartean. Bihar egun borobila izango da, esaterako. Jolasak, herri bazkaria, poteoa eta Loretxu taldearekin berbena egongo da Zarauzko gaztetxean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Juan Agirre: «Ikusle euskaldunak eta Zaragozakoak antzekoak dira, badute lotura»

2012/08/08
Nork
Juan Agirre: «Ikusle euskaldunak eta Zaragozakoak antzekoak dira, badute lotura»

Juan Agirre (Donostia, 1965), Amaral taldeko kidea, «gustura eta ilusioz beterik» dago. Abuztuaren 25ean kontzertua eskainiko du Zarautzen Eva Amaralekin batera, ZRT Zarautz Rugby Taldeak antolatutako Bultzarock ekimenaren baitan. Hori dela eta, esker ona agertu dio talde horri: «Izugarrizko esfortzua egin du kontzertu hau antolatzeko». Dagoeneko salgai daude sarrerak www.ticketmaster.com webgunean, edota Gipuzkoako hainbat salmenta puntutan ere. Azkoitian Zurt tabernan eros daitezke txartelak; Azpeitian Iraurgin; Getarian Mahastin; [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Escuderoren omenez, mahai ingurua eta kontzertua

2012/05/16
Nork

Francisco Escudero maisu handiaren alderdi kulturala, eta, batez ere, alde humanoa ezagutzera emateko asmoz, egitarau zabala antolatu du herriko hainbat eragilek, haren jaiotzaren mendeurrena ospatze aldera. Horren harira, ostiralean Zarautz eta Escuderori buruzko mahai ingurua egingo dute, Ispilu Arte galerian 19:30ean. Igandean, berriz, goi mailako musika ikasleen kontzertua izango da, maisuaren omenez. Besteak beste, Donostiako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Igande pasiboei aurre egiteko, punk kontzertua Putzuzulon

2011/07/26
Nork
Igande pasiboei aurre egiteko, punk kontzertua Putzuzulon

Igande pasiboei egurra lemapean, kontzertu hirukoitza antolatu dute Zarauzko Putzuzulo gaztetxean igande honetarako. Hiru talde hauek joko dute:Regicidio (Toledo). “Oso crust bortitza”, antolatzaileen esanetan. http://www.myspace.com/regicidiocrust Crosta (Bartzelona) kataluniarrek maketa berria aurkeztuko dute. “Punk,punk, punk…”. http://crosta.interrupciones.net/ Absurdo (Bartzelona) hardcore laukotea. http://absurdo.interrupciones.net/

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Urko Menaiak kontzertua emango du Katixan, ostiralean

2011/06/16
Nork
Urko Menaiak kontzertua emango du Katixan, ostiralean

Urko Menaia kantautore donostiarrak kontzertua eskainiko du Katixan, Zarauzko itsas pasealekuko tabernan, bihar, 21:30etan. Emanaldia doan izango da. AEB Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan hainbat kontzertu eskainiko du Menaiak abuztuan, Iparrameriketako Euskal Etxeen Elkarteak gonbidatuta. Ametsak eta oroitzapenak (Gaztelupeko Hotsak, 2010) diskoa aurkeztuko du Vancouver-en (Kanada) abuztuaren 9an, Nevadan 13an, Denver-en 20an eta Rhode Island-en 27an (AEB). Bere [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Aurka lasartearrek joko dute bihar Arranon

2011/01/27
Nork

Lasarteko Aurka taldeak eskainiko du kontzertua bihar Arranon, 22:30etatik aurrera, Arranopola kultur elkartearen eskutik. “Musika bizia, hardkore ikutuaz, eta mezu garbiak eta zorrotzak erabiliz bertan izango garenon burmuinak astindu eta gorputzak mugitzeko gogo biziz etorriko dira”, azaldu dute antolatzaileek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)