Errugbi Eguna antolatu du Zarautz Rugby Taldeak. Goizeko 11:00etan hasi dituzte partidak, Asti zelaian, 15 urtez azpikoen triangularrarekin (irudian). Bertan, Donostiako Bera Bera eta Atletico San Sebastian taldeak eta Zarauzko taldea lehiatu dira. Arratsaldean, 15:00etan, 11 eta 13 urte bitarteko Zarauzko eta Capbretongo taldeak neurtuko dituzte indarrak. Azkenik, 17:00etan, Senior Seven Txapelketa jokatuko honako lau [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Errugbi Eguna, kirola, zarautz, Zarauzko Rugby Taldea
Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Dagoeneko ireki dute Jolasti udalekuetan izena emateko epea. 2002-2004 urte bitartean jaiotako herritarrei zuzendutako kirol eta aisialdi udaleku irekiak dira. Eskubaloia eta pilotaz gain, surfaz gozatzeko aukera ere izango dute bertan parte hartzen dutenek. Uztailaren 2tik 6ra, 9tik 13ra eta 16tik 20ra egingo dituzte, goizez, 09:00-13:00 bitartean. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 678-146313 telefonora deitu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aisialdia, Jolasti, kirola, udalekuak
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Urdaibai iazko titulua berrestear da igande honetan. Aurreko igandean 33 segundotako «altxorra» lortu eta gero, bigarren aldiz irabaz lezake Kontxako Bandera preziatua. Bizkaiko traineruan aritu ziren Gorka Aranberri eta Bersaitz Azkue zarauztarrak, patroia eta arraunlaria, hurrenez hurren, pasa den igandean, eta hala arituko dira bigarren tanda erabakigarrian ere. Donostiako badian «gerra polita» izango dela aurreratu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arrauna, Bersaitz Azkue, Gorka Aranbarri, kirola, Kontxako Bandera, Urdaibai
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Abuztuaren 13an eta 14an arraun munduaren «epizentroa» bihurtuko da Zarautz. Izan ere, urtero bezala Ama Birjinaren jaien inguruan Zarauzko estropadak jokatuko dituzte, Enbata Egunaren baitan. Hiru bandera izango dira jokoan aurten: KAE 1 Ligako Zarauzko II. Ikurriña, Zarauzko III. Emakumezkoen Ikurriña eta Zarauzko XXXIV. Estropada. Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatearen arabera, traineruen denboraldia neurtzeko «termometro [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arrauna, Enbata Eguna, KAE 1 Ligako Zarauzko II. Ikurriña, kirola, zarautz, Zarauzko III. Emakumezkoen Ikurriña eta Zarauzko XXXIV. Estropada
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta, kirolarien elikadura egokiari buruzko hitzaldia izango da bihar, 20:00etan. Martxel Aizpuruak eskainiko du elkartearen egoitzan (Santa Marina, 2). Bertan, karbohidrato eta proteinen garrantzia nabarmenduko du Aizpuruak: zer diren, haien sorrera eta pilaketa gorputzean, digestioa eta kontsumoa, besteak beste. Herritar oro gonbidatuta dago bertaratzera.
Irakurri gehiago
Etiketak:elikadura, kirola, Pagoeta Mendizale Elkartea
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Aritz Mutiozabal/Sasoian Zarauzko hiriaren sorreraren 750. urteurrenaren harira, kirol ekitaldi handi bat antolatu nahi izan zuten 1987an, eta herriko kirol jarduerez arduratzen ziren hainbat lagun bildu zuen Udalak. Zarauzko Turismo bulegoaren bitartez, Oscar Gutierrez kantabriarrarekin harremanetan jarri ziren, garai hartan oraindik ezezaguna zen proba bat prestatzeko: Triatloia. «Dirudienez, Gutierrezek jakin bazekien zer zen, baita AEBetan horrelako probak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:25. urteurrena, Eneko Llanos, kirola, Zarauzko Triatloia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Beteranoen X. Ibilaldia antolatu du iganderako. Aurten Aralarrera joko dute. Lizarrusti mendatetik barrena ibiliko dira, eta ibilaldia Larraitzen amaituko dute. Lau ordu iraungo du. Gerora, Amezketako jatetxe batean izango dute bazkaria, 22 euroren truke. Interesa duenak bihar baino lehenago eman beharko du izena Mendizabal kinkila dendan.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beteranoen X. Ibilaldia, kirola, mendizaletasuna, Pagoeta Mendizale Elkartea, zarautz
Bidalita Aisia, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Joan den larunbat goizean ZAEko bazkideek elkarteko zuzendaritza batzorde berria aukeratu zuten. Bi batzar egin ziren bata bestearen ondoren. Lehenengoa, ohizkoa, 2010 urteko gastuen likidazioa egiteko eta 2011ko gastu eta diru-iturrien aurrekontua aurkezteko, urteko kirol balantzearekin batera. Ondoren, ezohizko batzarra egin zuten elkartearen estatutuen aldaketari ekiteko eta junta direktibo berria aukeratzeko. Hamabi urtean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arrauna, Eduardo Mugertza, kirola, ZAE, zarautz
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
San Miguel Pro Zarautz, Munduko Surf Zirkuituko proba, FAN 2010 sarien barruan aukeratu dute, urteko surf ekitaldirik onenaren kategorian. Hilaren 20an, astelehenean, Bartzelonako Apolo aretoan izango den gala berezian banatuko dira sariak. “Errekonozimendu polita izango litzateke, Zarauzko Surf Elkartean urtero txapelketa aurrera eramateko lanean aritzen garen guztiontzat. Aurten koska handia igo dugu, sei izarrekoarekin, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:FAN sariak, kirola, Surf, zarautz
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Euriak eta haize hotzak ez ditu kikildu Bikote Mistoen Kroseko parte-hartzaileak, eta inoiz baino jendetsuagoa izan da aurten proba. Guztira 513 bikotek hartu dute parte lasterketan, eta zarauztarrez gain, eskualdekoak nahiz beste herrietatik etorritako korrikalariak ere lehiatu dira. Hasiera-hasieratik Iñaki Peña barakaldoarrak eta Maite Arraiza bilbotarrak osatutako bikotea izan da lasterketako buru, eta hark lortu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bikote Mistoen Krosa, kirola, kross mixto, lasterketa, zarautz
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »