Mezuak etiketatuta ‘ Kafe Torero ’

2012/04/23
Nork

Kafe Torero Kultur Egitasmoaren ( www.kafetorero.com ) baitan, Leire Bilbao idazleak olerki errezitaldia eskainiko du ostegunean, Zarauzko Euskalduna Tabernan  21:30etan. Scanner bere bigarren poema liburuko (Susa, 2011) olerkiak  irakurriko ditu idazle ondarrutarrak. Bere aurreko poesia liburuarekin alderatuz (Ezkatak , Susa 2006), lan biribilagoa da askoren esanetan honako hau, ausartagoa eta zuzenagoa forman zein edukian, zehatzagoa eta gardenagoa. Nolabait esateko, soiltasunaren aldeko apustua ere egin duela Bilbaok azpimarratu daiteke. Idazleak kontatzen duenez, izebari hamaikagarren aldiz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Satxa Soriazu & Jorge Abadias Cuartet, Euskaldunan bihar

2012/03/27
Nork

Hil honetako Kafe Torero bihar izango da, asteazkena, gaueko 22:00etan (eta ez ohi bezala, osteguna, 21:30etan).Oraingo honetan Satxa Soriazu & Jorge Abadias Cuartet etorriko dira Zarauzko Euskalduna tabernara, jazz kutsuko musikarekin, emanaldia eskaintzera. Informazio gehiago, Kafe Torero egitasmoaren web gunean: www.kafetorero.com

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

«Igelaren Banda berraragituko dugu bigarrengoz»

2011/06/30
Nork
«Igelaren Banda berraragituko dugu bigarrengoz»

Hainbat eta hainbat proiektu du Bixente Martinez (Eibar, 1954) musikariak; batzuk buruan, besteak bidean. Azken horietako bat, Igelaren Banda. Taldea 2000. urtean sortu bazuen ere, gaur estreinatuko dute, Kafe Torero kultur egitasmoaren baitan. Euskalduna tabernan eskainiko dute kontzertua, 21:30ean. Eraberrituta dator taldea, taldekide eta ideia berriekin. Igelaren Banda abian da berriro, eta Kafe Torero egitasmoaren barruan estreinatuko duzu gaur. Igelaren Banda duela 12-13 urtetik martxan dudan egitasmoa da. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kafe Toreron Igelaren Banda aurkeztuko dute

2011/06/29
Nork

Bixente Martinez, Amaiur Cajaraville eta Hasier Oleaga musikariek osatzen dute Igelaren Banda talde instrumentalak bere estreinu mundiala egingo du Kafe Torero egitasmoaren baitan bihar. Hitzordua Euskalduna tabernan izango da, 21:30ean. Ikasturte honetako azken saioa izango da, eta urrian jarraituko dute  Kafe Toreroko saioekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Antton Etxeberria Kafe Toreron

2011/01/25
Nork
Antton Etxeberria Kafe Toreron

Bihar, Kafe Torero Kultur Egitasmoaren barruan, Antton Aranburu & Bidaiari bakartiak musikaria izango da “Goraka” bere estreinako diska aurkezten gaueko 21:30etan, Euskalduna tabernan. Hilabete honetan, greba orokorraren deialdia dela eta, aldatu egin da ohiko eguna (hileko azken ostegunean izaten da Kafe Torero normalean), egun bat aurreratuz, asteazkenera. Antton Aranburu, Gasteizen bizi den Busturiako bakarlariak, ELKAR [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Musika, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)