Kafe Torero Kultur Egitasmoaren ( www.kafetorero.com ) baitan, Leire Bilbao idazleak olerki errezitaldia eskainiko du ostegunean, Zarauzko Euskalduna Tabernan 21:30etan. Scanner bere bigarren poema liburuko (Susa, 2011) olerkiak irakurriko ditu idazle ondarrutarrak. Bere aurreko poesia liburuarekin alderatuz (Ezkatak , Susa 2006), lan biribilagoa da askoren esanetan honako hau, ausartagoa eta zuzenagoa forman zein edukian, zehatzagoa eta gardenagoa. Nolabait esateko, soiltasunaren aldeko apustua ere egin duela Bilbaok azpimarratu daiteke. Idazleak kontatzen duenez, izebari hamaikagarren aldiz [...]
Irakurri gehiago











