Mezuak etiketatuta ‘ jaiak ’

Badatoz Santamarinak

2012/05/11
Nork

Santa Marina Eguna da hilaren 21ean. Girotzeko, Santa Marina XXIII. Pilota Txapelketako finalerdia jokatuko da bihar, 10:30ean frontoian. Arratsaldean 16:30ean mus txapelketa izango da, plazan. Datorren ostiralerako, hilaren 18rako, danborradarako entseguak  asteartean, asteazkenean eta ostegunean izango dira, 21:00etan. Bertan parte hartu nahi dutenek gutxienez 13 urte izan beharko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Giza proba, haur jolasak eta zaletuen pilota partidak izango dira Urtetan

2012/01/19
Nork

Urteta auzoan San Sebastian festak ospatuko dituzte, eta ohi bezala, herri kirol eta bertso saioak izango dira nagusi datozen egunetan. Aurtengoan, gainera, berrikuntza ugari izango dituzte auzotarrek. Giza proba saioa egingo dute lehen aldiz, esaterkao. Aurreko urteetan izaten zen norgehiagoka, baina idien artekoa edo idien eta gizonen artekoa, baina aurten gizakien artekoa izango da lehia. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Santaklaren txanda iritsi da

2011/08/09
Nork
Santaklaren txanda iritsi da

Iritsi dira santaklarak. Iritsi da auzoa lehertzeko garaia. Eta horretarako prest daude auzotarrak. Izan ere, egitarau bete-betea antolatu dute datozen egunetarako. Bihar ekingo diote ospakizunei, Santa Klara egunaren bezperan. Haurrei zuzenduriko hainbat jardunaldi izango da hala, tailerrak , Bikokote taldearen erakustaldia, auzo krossa eta txokolatada, besteak beste. Iluntzean Joxe Mari Artetxeren omenez Txirrindularitza Kriteriuma jokatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Murala margotzen ari dira Azken Portun

2011/08/05
Nork
Murala margotzen ari dira Azken Portun

Azken Portu eta Aritzbatalde auzoetako Santa Klara jaiak hilaren 10ean, asteazkenean, lehertuko badira ere, girotzen joateko larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu du Komisiyuak. Gaur goizean hasi dira auzoko horma irudia margotzen eta bihar amaituko dute. Gerora, 15:30etik aurrera, berriz, Azken Portuko XXIX. Mus Txapelketa jokatuko dute.Interesa dutenek Plaza Gorrian eman beharko dute izena, txapelketa hasi aurretik. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Iñurritzako jai batzordeak etzi abiatuko ditu festak

2011/06/16
Nork
Iñurritzako jai batzordeak etzi abiatuko ditu festak

Iritsi da uda, eta harekin, festak herriz herri. Batzuk, gainera, aurreratu egin dira, Iñurritzako Jai Batzordea kasu. Sanpelaioak berotzen joateko larunbaterako hainbat ekimen antolatu dute, Iñurritzan. Hala, goizean goizetik bertako produktuak salgai izango dira: eztia, ogia, gozokiak eta gazta salduko dute, besteak beste. Eguerdi aldera, txakolina dastatzeko aukera izango da Iñurritzako zelaian. Kopa bost euro [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Egitarau betearekin datoz Urtetako sansebastianak

2011/01/14
Nork

Urtetako San Sebastian jaiak Ate joka dira Urtetako jaiak, sansebastianak. Eta auzoko Neska-Mutil ardoak gustu guztientzako moduko egitaraua antolatu dute urtarrilaren 20tik 30era arterako. Urtarrilak 20, Osteguna Sebastian Deunaren eguna Goizeko 10:30-tan: Meza Nagusia Ondoren, hamaiketakoa eta trikiti-salsa auzo elkartean JOSEBA AREIZAGA eta ANE AIZPURUA bikotearekin. Gaueko 10:30-etatik aurrera, erromeria ELUSTONDO ANAI-ARREBAK bikotearekin alaituta. Urtarrilak 21, Ostirala Sebastian Deunaren bigarrena Goizeko 11:00-tan: Hamaiketakoa auzo elkartean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)