Mezuak etiketatuta ‘ hilketa ’

Azkue auziko lekuko batek eta defentsak eta akusazioak deklaratu dute jada

2012/05/07
Nork
Azkue auziko lekuko batek eta defentsak eta akusazioak deklaratu dute jada

Ordu eta erdi iraungo zuela aurreikusi arren, Azkue auzian defentsak jarritako helegitea aztertzen jarraitzen dute Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, Donostian. Jada deklaratu du lekukoak. Bere garaian igaro zen epailearen aurretik emakumea. Kasua epaitzen ari zirela eraso egin zion motorzale batek. Lekukoaren ostean, defentsa abokatu Ioanes Labaienek hartu du hitza, eta Azkuetarren abokatu Miguel Castellsek ondoren. Ander [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Defentsaren lekuko batek deklaratuko du ‘Azkue auziko’ helegitearen gaineko saioan

2012/05/07
Nork
Defentsaren lekuko batek deklaratuko du ‘Azkue auziko’ helegitearen gaineko saioan

Amaia Azkue auzian defentsak jarritako helegitearen inguruko saioa ari dira egiten, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, Donostian. “Pilota helegitea jarri duenaren teilatuan dago”, adierazi du Miguel Castellsek, Azkuetarren abokatuak, epaitegira iristean. Defentsa abokatu Ioanes Laibaienek HITZAri azaldu dionez, 88 orriko helegitea aurkeztu du, eta puntu garrantzitsuenak aztertzeko eskatuko du gaurko saioan. Lekuko batek deklaratuko du, gainera. Ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Labaien: «Ez da zilegi Ander zigortzea; ez dago nahiko froga horretarako»

2012/03/22
Nork
Labaien: «Ez da zilegi Ander zigortzea; ez dago nahiko froga horretarako»

Defentsako abokatu Iones Labaienek Ander (akusatua) zigortzea ez dela «zilegi» dio. «Ez dago horretarako nahiko froga». Haren arabera, kustodia katean «hainbat hutsune» dago: «Froga fisiko batzuk dituzte; gainerakoak hipotesiak dira». Herenegun amaitu zen Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketa, gauerdi aldera. Besteak beste, akusazioak zein defentsak azken ondorioak aurkeztu zituzten. «Froga fisikoen kasuan, uste dugu prozedura [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Labaien: “Ez da zilegi Ander zigortzea; ez dago horretarako nahiko froga”

2012/03/21
Nork

Atzo amaitu zen Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketa, gauerdi aldera. Besteak beste,  akusazioak zein defentsak azken ondorioak aurkeztu zituzten. Defentsako abokatu Iones Labaienek Ander (akusatua) zigortzea ez dela “zilegi” adierazi zuen: “Ez dago horretarako nahiko froga”. Haren arabera, kustodia katean “hainbat hutsune” dago: “Froga fisiko batzuk dituzte; gainerakoak hipotesiak dira. Froga fisikoen kasuan, uste dugu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Defentsa abokatuak eskatuta, hiru lekukok deklaratuko dute Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketaren gaurko saioan

2012/03/20
Nork

Gaur arratsaldeko lauretan helduko diote berriz Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketari. Ioanes Labaien defentsa abokatuak hala eskatuta, hiru lekuko dira igarotzekoak gaur Donostiako Adingabeen Auzitegitik. Defentsaren arabera, akusazioaren bertsioa “ez da guztiz argia”, eta “kontraesanak” ditu. “Ez lapurreta —hori da akusazioak hilketaren arrazoi gisa aurkeztu duena—, ez Anderren izaera ez datoz bat hilketaren basakeriarekin”, adierazi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Nuarbeko emakume batek izandako erasoa salatu du Azpeitiko Udalak

2012/03/19
Nork

Azpeitiko Udalak aurreko ostiralean Nuarben gertatuko erasoaren aurrean kezka agertu du. “Gertaera oso larria izan da, baina zorionez erasotako emakumea arriskuz kanpo dago”, adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. “Gertaera honen aurrean Udalak babesa adierazi nahi die erasotako emakume eta familiari. Gertatutako onartezina da, eta argi dezala eskatzen diogu Poliziari. Aldi berean, horrelakorik berriro ez gertatzeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakundek elkartasuna adierazi dio Amaia Azkueren familiari

2012/03/19
Nork

Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak babesa agertu dio prentsa-ohar baten bidez Amaia Azkueren familiari, oriotarraren hilketaren inguruko epaiketaren azken egunean. “Emakumeen aurkako indarkeria da gaur egun emakumeen eta gizonen arteko aldearen adierazgarri latz eta gogorrena”, gogorarazi du Emakundek. Honekin batera, Emakundek gizarteari dei egiten dio Amaia Azkueren hilketa gaitsetzi eta justizia eskatzen duten herritarren adierzpenekin bat [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaur aurkeztuko dituzte abokatuek ondorioak Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketan

2012/03/19
Nork

Gaur izango da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketako azken saioa Donostiako Adingabeen Auzitegian. Azkuetarren abokatuak eta defentsa abokatuak ondorioak jakinaraziko dituzte gaur arratsaldean, hiruretatik aurrera, froga dokumentalak aurkeztu ostean. Ez dute zehaztu zenbat egun beharko dituen epaileak epaia jakinarazteko. Bost egun iraun du epaiketak, eta 65 bat lagunek deklaratu dute lekuko gisa. Sei froga aurkeztu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Orion, ‘Amaia gogoan’

2012/03/16
Nork
Orion, ‘Amaia gogoan’

Amaia Azkueren hilketa gogoratu dute gaur Orion, bere jaioterrian. Urte bat bete da honen gorpua Azpeitiko Ibai Eder urtegian topatu zutela, eta Orioko udaletxetik Amaia gogoan dioen pankarta jarri dute goizean. Era berean, Urola Kostako Koordinadora Feministak, Azkueren senideek eta lagunek deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 20:30ean, Orioko plazan. Azkue gogoratzeko kartela epaiketa amaitu arte egongo da [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Akusatuaren DNA arrastoak topatu zituen Ertzaintzak Azkueren autoan

2012/03/16
Nork
Akusatuaren DNA arrastoak topatu zituen Ertzaintzak Azkueren autoan

Amaia Azkueren hilketa argitzeko bidean ertzain batek atzo Donostiako Adingabeen Auzitegian aurkeztutako froga batek ustez bertan behera uzten du akusatuaren bertsioa. Biktimaren autoaren bolantean eta esku frenoan, besteak beste, akusatuaren DNA topatu zuen Ertzaintzak. Auzipetuak, ordea, berak ez zuela autoa gidatu deklaratu du. Eta autoan zihoan hirugarren lagun bati egotzi dio Azkue hil izana.  El Pais egunkariak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)