San Pelaio Jaiak gerturatzen ari dira eta Gurekin Jai batzordea festak prestatzen hasi da. Ildo horretatik, egitaraua antolatzeko bilera deitu dute etzirako. “Gurekin Jairen funtsa beti izan denez irekitasuna eta parte hartzea, eta festak herritik eta herritarrentzat egin nahi ditugunez, herritarri dei egiten diogu hurrengo asanbladan parte hartzera”, diote. 18:00etan izango da bilera, Putzuzulon.
Irakurri gehiago
Etiketak:Asanblada, batzordea, festak, Gurekin Jai, Putzuzulo, San Pelaio
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Gurekin Jaiko kide Ainhize Muniozguren absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iazko sanpelaioetan Ertzaintza txosnagunera joan eta presoen sakabanaketaren aurkako pankarta kendu zuen. Horrez gain, hainbat herritar identifikatu zuen, tartean Muniozguren. Txosnaguneko arduradun gisa izena eman zuenez, Ertzaintzak haren ikerketa abiatuko zuela esan zion, terrorismoa goratu izana leporatuta, eta Auzitegi Nazionalera igorriko zituela izapide horiek. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:absoluzioa, Ainhize Muniozguren, Auzitegi Nazionala, gaitasun gabetzea, Gurekin Jai, kartzela, terrorismoa
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Epai zain geratu da Gurekin Jaiko kide Ainhize Muniozgurenen kontrako epaiketa. Hilabete inguruko epean jakinaraziko dute erabakia. Ostiralean izan zen epaiketa, Espainiako Auzitmegi Nazionalean, eta hiru bat ordu iraun zuen. Muniozgurenen arabera, «inongo arazorik gabe» egin zuten saioa. Berak deklaratu zuen lehenbizi, fiskalaren eta defentsaren galderak erantzunez. Horrez gain, hiru udaltzainek ere deklaratu zuten, baita [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Ainhize Muniozguren, epai zain, Gurekin Jai
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
“Gurekin Jaiko kide eta Udal honetako lankide bat epaituko dute bihar Auzitegi Nazionalean. Azken San Pelaioetan txosnaguneko arduraduna izatea da bere delitua. Preso politikoen sakabanaketaren aurkako pankarta bat zegoela-eta, terrorismoaren gorazarrea deritzotenaren akusaziopean epaituko dute gure lankidea. Deklaratzera joan behar izan zuenean esan genuen bezala, Zarauzko Bilduren iritziz, onartezina ez ezik, ulertezina da, herri honetan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Auzitegi, epaiketa, Gurekin Jai, Nazionala
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Ostiralean, Gurekin Jai festa batzordeko kide Ainhize Muniozguren (Zarautz, 1986) epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, «terrorismoa goratzea» egotzita. Hari babesa agertze aldera, Madrilera epaiketara joateko autobusa antolatu dute ostiral goizalderako. 03:00etan irtengo da, Eguzki taberna paretik. Txartelak Arrano tabernan zein gaztetxean eskura daitezke. Zer gertatu zen 2011ko San Pelaioetan txosnagunean? Iazko sanpelaioetan, ekainaren 26an, Ertzaintza agertu zen txosnagunera 20:00ak aldera, eta presoen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Ainhize Muniozguren, Auzitegi Nazionala, epaiketa, Ertzaintza, Gurekin Jai
Bidalita Gizartea, Politika | Iruzkin bat »
Apirilaren 20an Gurekin Jai festa batzordeko kide bat epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, «terrorismoa goratzea» egotzita. Horren aurrean, batzordeko kideak «haserre bizian» daude, «Auzitegi Nazionalaren erasoekin kokoteraino». «Gurekin Jaiko kidearen epaiketa egundoko bidegabekeria dela agerikoa denez, eta bidegabekeria horri merezi duen oihartzuna eman nahi diogunez, hainbat ekintza natolatu dugu». Ildo horretatik, martxoaren 28an, datorren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Auzitegi Nazional, epaiketa, Gurekin Jai, irudi, Preso
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gaur Gay, Lesbiana eta Transexualen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta, Zarautzen hainbat ekimen izan dira, sexu askatasunaren alde. Gurekin Jai batzordea izan zen lehena ospakizunekin hasten. Ildo horretatik, atzo, San Pelaio Jaien egitarauaren baitan, gona tailerra egin zuen txosnetan. 19:30ak aldera, berriz, Gona eta minifalda lelopean, manifestazioa egin zuten. Gauean antzerkia eta Drag Queen ikuskizuna izan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Antzerkia, Drag queen, EHGAM, gay, Gurekin Jai, Hiruki Arrosa, Homofobiaren aurpegiak, lesbiana, transexual, Udala
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
San Pelaio Jaiak berotzen hasteko, Gurekin Jai festa batzordeak eta Putzuzulo gaztetxeak musika jaialdia antolatu du larunbaterako. Ildo horretatik, Kandinsky, Zing, Insomnio, Adrenalized, Multa eta 25th Comming Fire taldeak izango dira gaztetxeko taula gainean, 18:00etatik aurrera. Gauari amaiera borobila emateko, disko jartzaileek askotariko musika jarriko dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:25th comming fire, Adrenalized, Gurekin Jai, Insomnio, Kandinsky, Multa, Musika jaialdia, Putzuzulo, Zing
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »
Herritarrek eta eragileek eramandako oihal zatiak elkarri josita, Patchwork erraldoia egin zuten atzo arratsaldean. 300 lagun inguru bildu ziren festa herrikoien aldeko ekitaldian, eta Skasti taldeak jarri zion musika banda. Gurekin Jai festa batzordeak egindako deialdiari erantzun handia eman zioten herritarrek. Igande arratsaldez, Zarauzko malekoia, jostundegi erraldoia bilakatu zuen txosna batzordeak. Oihal zatiak josiz, patchwork erraldoia [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:festak, Gurekin Jai, patchwork, San Pelaio jaiak, txosnak, zarautz
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »