San Pelaio Jaiak gerturatzen ari dira eta Gurekin Jai batzordea festak prestatzen hasi da. Ildo horretatik, egitaraua antolatzeko bilera deitu dute etzirako. “Gurekin Jairen funtsa beti izan denez irekitasuna eta parte hartzea, eta festak herritik eta herritarrentzat egin nahi ditugunez, herritarri dei egiten diogu hurrengo asanbladan parte hartzera”, diote. 18:00etan izango da bilera, Putzuzulon.
Irakurri gehiago
Etiketak:Asanblada, batzordea, festak, Gurekin Jai, Putzuzulo, San Pelaio
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Aurreko urteko Euskal Jaietan galtzagorriak desagertu egin ziren. Hala zirudien, behintzat. Aurten, ordea, birsortu egingo dira. Horren inguruko misterioa argituko du Alproja Zarauzko Antzerki Elkarteak bihar, Euskal Jai egunean. 12:30ean antzeztuko du antzerki taldeak Berriz bederatzi, Munoa plazan. «Aurreko urtean, azken galtzagorria hil zenean, bere esporak zabaldu ziren munduan zehar». Espora horietatik sortu dira beste [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alproja, Euskal Jaiak, festak, galtzagorriak, zarautz
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Euskal Astean murgilduta dira zarauztarrak. Dagoeneko izan dituzte herri bazkaria, Haurren Euskal Jai Eguna, ardo eta gazta dastaketa, aurresku eta soinu zahar txapelketak, euskararen aldeko lasterketa, bertsolari gazteen txapelketa, baita bikote gazteen dantza txapelketa ere. Baina ostiralera bitartean, Euskal Jai Eguna bitartean, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute. Irailak 6, bihar 22:00. Zinema pilotalekuan, Garikoitz Mendizabal txistulariaren eskutik, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EGITARAUA, Euskal Astea, Euskal Jaia, festak, zarautz
Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Iritsi dira santaklarak. Iritsi da auzoa lehertzeko garaia. Eta horretarako prest daude auzotarrak. Izan ere, egitarau bete-betea antolatu dute datozen egunetarako. Bihar ekingo diote ospakizunei, Santa Klara egunaren bezperan. Haurrei zuzenduriko hainbat jardunaldi izango da hala, tailerrak , Bikokote taldearen erakustaldia, auzo krossa eta txokolatada, besteak beste. Iluntzean Joxe Mari Artetxeren omenez Txirrindularitza Kriteriuma jokatuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aritzbatalde, Azken Portu, festak, jaiak, Santaklarak
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »
Azken Portu eta Aritzbatalde auzoetako Santa Klara jaiak hilaren 10ean, asteazkenean, lehertuko badira ere, girotzen joateko larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu du Komisiyuak. Gaur goizean hasi dira auzoko horma irudia margotzen eta bihar amaituko dute. Gerora, 15:30etik aurrera, berriz, Azken Portuko XXIX. Mus Txapelketa jokatuko dute.Interesa dutenek Plaza Gorrian eman beharko dute izena, txapelketa hasi aurretik. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aritzbatalde eta Santa Klarako jaia, Azken Portu, bertso, festak, Horma irudia, jaiak, Mus txapelketa, Santaklarak, zarautz
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »
Iritsi dira Iñurritzako Jai Batzordeko kideak San Pelaioko zelaira. Hainbat ordu herrian zehar dantzan jardun ostean, ganoraz bukatu dute ohiko Oilasko Biltzea. Herritar ugari gerturatu da bertara, giroaz gozatzera. Eguzkiak gogor jotzen bazuen ere, ez dute urteroko hitzordua galdu nahi izan eta itzaletatik jarraitu dute ikuskizuna. Etxeko txikienek, berriz, Musika Plazan izan dute hitzordua eguerdi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:festak, Sanpelaioak
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Iritsi da uda, eta harekin, festak herriz herri. Batzuk, gainera, aurreratu egin dira, Iñurritzako Jai Batzordea kasu. Sanpelaioak berotzen joateko larunbaterako hainbat ekimen antolatu dute, Iñurritzan. Hala, goizean goizetik bertako produktuak salgai izango dira: eztia, ogia, gozokiak eta gazta salduko dute, besteak beste. Eguerdi aldera, txakolina dastatzeko aukera izango da Iñurritzako zelaian. Kopa bost euro [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Azoka, festak, Iñurritzako Jai Batzordea, jaiak, Sanpelaioak
Bidalita Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Herritarrek eta eragileek eramandako oihal zatiak elkarri josita, Patchwork erraldoia egin zuten atzo arratsaldean. 300 lagun inguru bildu ziren festa herrikoien aldeko ekitaldian, eta Skasti taldeak jarri zion musika banda. Gurekin Jai festa batzordeak egindako deialdiari erantzun handia eman zioten herritarrek. Igande arratsaldez, Zarauzko malekoia, jostundegi erraldoia bilakatu zuen txosna batzordeak. Oihal zatiak josiz, patchwork erraldoia [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:festak, Gurekin Jai, patchwork, San Pelaio jaiak, txosnak, zarautz
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Arratsaldeko suzirien eztandak eta kanpaikadek emango zioten hasiera Santa Marina auzoko jaiei atzo. Hala eta guztiz ere, iluntzeko ohiko danbodarrarekin murgilduko ziren festan auzotarrak eta, oro har, herritar guztiak. Santamarinak udaberri-udako jaien abiapuntu dira herrian, eta jendeak estimu handitan ditu. Gaurtik hasi eta igandea bitartean, ez da aspertzeko astirik izango auzoan: buruhandiak, zezen txikiak, pailazoak, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:festak, Santa Marina jaiak, zarautz
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Urtetako San Sebastian jaiak Ate joka dira Urtetako jaiak, sansebastianak. Eta auzoko Neska-Mutil ardoak gustu guztientzako moduko egitaraua antolatu dute urtarrilaren 20tik 30era arterako. Urtarrilak 20, Osteguna Sebastian Deunaren eguna Goizeko 10:30-tan: Meza Nagusia Ondoren, hamaiketakoa eta trikiti-salsa auzo elkartean JOSEBA AREIZAGA eta ANE AIZPURUA bikotearekin. Gaueko 10:30-etatik aurrera, erromeria ELUSTONDO ANAI-ARREBAK bikotearekin alaituta. Urtarrilak 21, Ostirala Sebastian Deunaren bigarrena Goizeko 11:00-tan: Hamaiketakoa auzo elkartean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:festak, jaiak, San Sebastian, Sebastian Deuna, Urteta, Urtetako Neska-Mutil Ardo
Bidalita Aisia, Jaiak | Ez dago iruzkinik »