Zarauzko Putzuzulo gaztetxean kontzertu gaua antolatu dute etzirako. 21:00etan hasita, hiru taldek eskainiko dute emanaldia: Zarauzko Erniak, Mallorcako Orden Mundialek, “punk talde narratzak”, eta Bartzelonako “hard core talde berriak”, Alerta!-k.
Zaratazarautz kolektiboak elkartasun jaialdia antolatu du ostiralerako, Putzuzulo Amets Fabrikan. Helburua kolektiboko lagun bati laguntzea izango da: “Gure lagun bati 4.000 euroko isuna eta bi urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote. Zuen laguntza beharrezko dugu ostiralean Putzuzulon festa egiteko. Lagunekin elkartu eta nazien inpunitate eta oldarraldia salatzeko”. Hala, 22:00etatik aurrera hainbat talde taularatuko dira: Erantzun, [...]
Etxeko bidean dira dagoeneko Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotenea Zaporra . Gaur egingo diete ongietorria herritarrek, Musika Plazan 19:00ak inguruan. Ostiralean, berriz, hainbat kontzertu izango da Arrano tabernan, bi zarauztarren etorrera ospatzeko. MKT, Hilkar, Dirtaä, Iñor ez, Napalm, Diskoiraä, Humilitate, Erantzun, Metralleta, Baf, Ernia eta Txixaparrazta taldeak izango dira tabernako oholtza gainean, 20:30etik aurrera. Horiez gain, Labi-k abesti pare bat joko ditu eta Zaporra -k beste [...]
Onanizer ( www.myspace.com/onanizer), Now you´re fucked (www.myspace.com/hobartgrindcore) eta The breed (www.myspace.com/555300451 ) taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean, Putzuzulo gaztetxean. Horiez gain, Anestesia, Metralleta eta Diskoiraa taldeko kideek osatu berri duten Ernia taularatuko da, estreinakoz. 21:00tan hasiko dira emanaldiak.
Asteburu Kulturala ospatzen ari dira Bedaion. Arratsaldearekin batera, Ibai Esoain kontalariak, kantuz eta ipuinez osaturiko emanaldia eskaini du. Ondoren, Xabier Amurizaren txanda