Mezuak etiketatuta ‘ epaiketa ’

Zarauzko Udala Adingabeen Auzitegian izango da gaur

2012/03/16
Nork
Zarauzko Udala Adingabeen Auzitegian izango da gaur

Zarauzko Udaleko ordezkaritza Donostiako Justizia Jauregira joango da gaur goizean, Amaia Azkueren familiari elkartasuna adieraztera. Azkue oriotarraren hilketaren inguruko epaiketaren bosgarren saioa izango da gaurkoa, eta aurreko egunetan bezala, lekukoek eta perituek deklaratuko dute epailearen aurrean. Gaur urtebete topatu zuten Azkueren gorpua Azpeitiko Nuarbe auzoko Ibai Eder urtegian, eta horren harira Juan Luis Illarramendi Zarauzko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Bihar dira osatzekoak azken txostena akusazioko zein defentsako abokatuak

2012/03/15
Nork
Bihar dira osatzekoak azken txostena akusazioko zein defentsako abokatuak

Atzo ere zarauztar talde bat izan zen Donostiako Justizia Jauregiko Adingabeen Epaitegiaren kanpoaldean, Amaia Azkueren senitartekoei elkartasuna adierazte aldera. Hogei bat lagun bildu ziren guztira, Justizia Amaiarentzako eskatuz. Besteak beste, Orokieta Herri Eskolako Guraso elkartekoak eta Zarauzko Udaleko bi zinegotzi gerturatu ziren bertara, Andoni Ibarguren eta Mariana Aranburu. Horiez gain, Azpeitiako Bilduk ere «une gogor [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Labaien: “Errugabetasunerako eskubidea du, kontrakoa frogatu arte”

2012/03/13
Nork
Labaien: “Errugabetasunerako eskubidea du, kontrakoa frogatu arte”

“Errugabetasunerako eskubidea du, kontrakoa frogatu arte”, aldarrikatu du Ioanes Labaien abokatuak, auzipetuari erreferentzia eginez. Hala, orain arteko mututasuna hautsi du defentsa abokatuak. Goizeko saioa oraintxe bukatu da, eta 15:00etan jarraituko du. Lekukoek deklaratzen jarraituko dute. Amaia Azkueren senarrak deklaratu du jada, eta orain beste lekuko bat dago epailearen aurrean, Donostiako Adingabeen Auzitegian. Abokatuak epaileak espero [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

12:00etan jarraituko du epaiketak

2012/03/13
Nork
12:00etan jarraituko du epaiketak

Amaia Azkueren hilketagatik akusatuaren kontrako epaiketa eten egin dute Donostiako Adingabeen Auzitegian, 12:00ak arte. Oraintxe atera dira eraikinetik akusatuaren abokatu Ioanes Labaien eta Azkueren familiaren abokatu Miguel Castells. Lehenengoak orain arteko jarrerari eutsi dio, eta ez du deklaraziorik egin. Bigarrenak, berriz, atsedenaldia “ordutegi judizialari” zor zaiola esan du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Akusatuak deklaratu du goizeko saioan

2012/03/12
Nork
Akusatuak deklaratu du goizeko saioan

Amaia Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketa hasi da gaur, eta amaitu da goizeko saioa. 16:30ean jarraituko du epaiketak, eta bi ertzainek deklaratuko dute orduan. Goizeko saioaren ondoren akusatuaren abokatuak, Ioanes Labaienek, ez du adierazpenik egin, baina bai Azkueren familiarenak. “Zoritxarrez, ezin dugu epaiketan esandakoak jakinarazi”, esan du Miguel Castellsek. Epaiketa ateak irekita egiteko eskatu zuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Castells: “Amaia Azkueren familiaren samina errespetatzea baino ez dut eskatzen, hilketaren urteurrenean”

2012/03/12
Nork
Castells: “Amaia Azkueren familiaren samina errespetatzea baino ez dut eskatzen, hilketaren urteurrenean”

Atzerapen pixkatekin hasi da Amaia Azkue oriotarraren hilketaren inguruko epaiketa, Donostiako Adingabeen Auzitegian. Senideak 08:55ean heldu dira epaitegira. Baita auzipetutako gaztea ere, baina aparkalekutik zuzenean igo da deklaratuko duen aretora, auzitegiaren ate nagusitik igaro gabe. Defentsa abokatu Ioanes Labayenek ez du deklaraziorik egin nahi izan epaitegira heltzean. Familiaren abokatuak, berriz, Miguel Castellsek, zera adierazi du: [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Marmol taldeko kideak “gustura” daude gaurko epaiketarekin

2011/06/14
Nork

Gaur 09:30ak aldera hasi da Marmol futbol taldeko lau kideen kontrako epaiketa. Aitor Azpirozek adierazi duenez,”gustura” daude: “Azkenean lekukoak aurkezten utzi digut. Bestalde, udaltzainak eta ertzainak kontraesan egin dira euren deklarazioetan. Nahiko argi geratu da nork esan duen gezurra eta nork egia”. Epaia 20 egunetara jakinaraziko dietela gehitu du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Asteartean epaituko dituzte Marmol Futbol Taldeko lau lagun, “autoritatearen kontrako atentatua” egotzita

2011/06/11
Nork
Asteartean epaituko dituzte Marmol Futbol Taldeko lau lagun, “autoritatearen kontrako atentatua” egotzita

“Pairatutako bidegabekeria” salatzeko eta “gaur [atzo] arte barruan izandako ezintasun sentimendua” zabaltzeko prentsaurrekoa eman zuten atzo iluntzeko zortziretan Marmol Futbol Taldeko kideek. Marmol tabernaren parean egin zuten agerraldia, talde osoak bat eginda. 2009an ertzainekin izandako gertakari bat medio, zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen dute taldeko lau lagunentzat, eta 12.000 euroko isuna. Asteartean izango da epaiketa. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea | 2 Iruzkinak »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)