«Ezkerreko politikak helburu dituen, eta eraldaketara bideraturiko plangintzetan oinarritutako» ituna sinatu dute Bilduk eta Aralarrek, «desadostasunak kudeatzeko bideak landuz, eta gobernu ardurak beregain hartuz, herritarrekin eman beharreko pausoak adosteko bitartekoak jorratzen dituena». Momentuz, Aralarrekin soilik—Ezker Anitza alderdiarekin koalizioa du horrek— osatuko du Udal Gobernua Bilduk. «Landu ditugun gai asko aurrez Ezker Anitzarekin egindako akordioen baitan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aralar, berria, Bildu, udal gobernu, zarautz
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
«Sarrerei dagokionez, aurrekontuetan egindako aurreikuspenak bete egingo dira, %100ean». Ildo horretatik, esku artean «zentzuz egindako» aurrekontuak dituztela nabarmendu du Ogasun zinegotzi Iñaki Eizagirrek. Haren arabera, sarrerak eta gastuak «berdinduta» daude, eta zorra, berriz, «egonkortzen» ari da. Aurrekontuak osatzerakoan, irizpide nagusi bat zehaztu zuen Zarauzko Udal Gobernuak: gastuek ezin zutela izan udalaren diru sarrerak baino handiagoak. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bildu, zarautz
Bidalita Ekonomia, Politika | Ez dago iruzkinik »
«Bilduk, demokraziaz duen kontzeptu mugatuari jarraituz, agintean egoteak nahi duena egiteko eskubidea ematen diola uste du», salatu du PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolak. «Gure herria herriko taberna balitz bezala erabiltzen du, kartelekin, eskuorriekin eta pankartekin zikinduz». Bilduk herriko bi sarreretan errauste plantaren aurkako panel bana jarri izana salatu du PSE-EEko bozeramaileak. «Garai berriak direla aitzakia hartuta, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bildu, ETA, garbia, Patxi Elola, PSE-EE, zarautz
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Bilduren egitekoa «argia» izan da Zarauzko Udalean agintean daraman urtebetean: «Udalak antolaketa aldetik zituen hainbat hutsune konpondu dugu urte honetan, zentzu komuneko erabakiak hartu ditugu, eta airean eraikitako, eta ez buru ez hanka ez zuten proiektuak bertan behera utzi ditugu». «Egingarriak» diren zenbait proiektu aurrera eraman dituztela nabarmendu dute, baina «behar baino gehiago zorpetu gabe, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bildu, paperekoa, zarautz, Zarauzko Udal Gobernua
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Zarautzen ere, beste hainbat herritan bezala, Bilduko eta Aralarreko zinegotziak 24 orduko baraualdia ari dira egiten gaur, euskal presoen eskubideen alde. Eguerdian, ordu laurdeneko bilkura egin dute alkateak eta zenbait zinegotzik.
Irakurri gehiago
Etiketak:Aralar, Baraualdia, Bildu, eskubideen alde, Euskal presoak
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Bilduk saihesbidearen lanen atzerapenaren aurrean EAJk izan duen jarrera salatu du: «Urak nahasteko gogoa eta alarma piztea besterik ez dela uste dugu». Lan horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapekoak direla nabarmendu du koalizioak, eta EAJk eskabideak dagokion erakundari egin behar dizkiola adierazi. Pasa den astean EAJko bozeramaile Imanol Lasak Udal Gobernuari ezohiko bilkura deitzeko eskatu zion, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bildu, EAJ, Gipuzkoako Foru Aldundia, saihesbidea, zarautz
Bidalita Azpiegiturak | Iruzkin bat »
«Aralar-EBrekin akordioetara heltzeko borondate berberarekin jarraitzen dugu», dio Bilduk. Hori dela eta, koalizioa Zarauzko Udaleko gobernu taldera gehitzeko bilerak abiarazi dituzte: «Gure asmoa Zarautz modu aurrerakoian eraikitzen jarraitzea da, eta Aralar-EBren programak Bildukoarenarekin antzekotasun nabarmenak dituela jakinekoa denez, logikoa eta zentzuzkoa iruditzen zaigu haiekin elkarrizketak abiaraztea, hiruok batera gobernu talde sendoa osa dezakegulako». Ildo horretatik, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aralar-EB, Bildu, gobernu akordioa, Hauteskundeak, Zarauzko Udala
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Krisiari aurre egitea eta enplegua sustatzea izango da Juan Luis Illarramendi (Orio, 1962) Zarauzko alkate berriaren erronka, herritarrei zuzenduriko zerbitzuak murriztu gabe. Horretarako, gastuak gutxitu eta Udala berrantolatu beharko dute. «Lan handia dugu aurretik», dio alkateak. Goitik behera aldatu zait bizitza alkate naizenetik. Lehengoarekin alderatuta, oso ezberdina da nire bizimodua. Halako pausoa eman ostean, kontrolpean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkatea, Bildu, Hauteskundeak, Juan Luis Illarramendi, Politika, Udala, zarautz
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Aiako Bilduko zinegotzi Amaia Guruzeta hautatu dute Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari. Antonio Arruti Getariako EAJko zinegotzia izango da, berriz, lehendakariordea. Atzo egin zuten Osoko Bilkura Udal Elkarteko egoitzan, eta Aiako, Orioko, Zarauzko, Getariako eta Zumaiako alkateak zein zinegotziak bildu ziren bertan. «Pozez gainezka eta ardura osoz hartzen dut zuen mandatua, eta prest nago lehendakaritzaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aia, Amaia Guruzeta, Antonio Arruti, Bildu, Getaria, Urola Kostako Udal Elkartea, zarautz
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Patxi Elola Zarauzko PSE-EEko bozeramaileak adierazi du «gutxietsita» sentitzen dela, batzordeak antolatzeko eta ordainsariak zehazteko orduan, besteak beste, Bilduk ez duelako ordezkarien «proportzionaltasuna» errespetatu. Era berean, koalizioaren jarduerari dagokionez, Elolak uste du «itxurakeriaz» ari dela jokatzen: «Tokiko gobernuan parte hartzera gonbidatu gaituztela esan dute, baina ez dute esan pozoindutako gobita dela hori», adierazi du. Elolak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bildu, PSE-EE. Patxi Elola
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »