Mezuak etiketatuta ‘ Azken Portu ’

Ertzainak Azken Portun

2011/08/10
Nork

Santa Klarako festa batzordeak jakinarazi duenez, Ertzaintza dagoeneko hiru aldiz agertu da bertako txosna gunera: atzo goizean, gaur goizean eta gaur eguerdian. Eutxourrei konpartsaren logotipoa kendu, estali edo ezkutatu ezean, diligentziak zabaldu eta Madrilera bidaliko dituztela nabarmendu diete antolatzaileei.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Santaklaren txanda iritsi da

2011/08/09
Nork
Santaklaren txanda iritsi da

Iritsi dira santaklarak. Iritsi da auzoa lehertzeko garaia. Eta horretarako prest daude auzotarrak. Izan ere, egitarau bete-betea antolatu dute datozen egunetarako. Bihar ekingo diote ospakizunei, Santa Klara egunaren bezperan. Haurrei zuzenduriko hainbat jardunaldi izango da hala, tailerrak , Bikokote taldearen erakustaldia, auzo krossa eta txokolatada, besteak beste. Iluntzean Joxe Mari Artetxeren omenez Txirrindularitza Kriteriuma jokatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Murala margotzen ari dira Azken Portun

2011/08/05
Nork
Murala margotzen ari dira Azken Portun

Azken Portu eta Aritzbatalde auzoetako Santa Klara jaiak hilaren 10ean, asteazkenean, lehertuko badira ere, girotzen joateko larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu du Komisiyuak. Gaur goizean hasi dira auzoko horma irudia margotzen eta bihar amaituko dute. Gerora, 15:30etik aurrera, berriz, Azken Portuko XXIX. Mus Txapelketa jokatuko dute.Interesa dutenek Plaza Gorrian eman beharko dute izena, txapelketa hasi aurretik. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Azken Portuko III. Kamiseta diseinu lehiaketa antolatu du

2011/05/18
Nork
Azken Portuko III. Kamiseta diseinu lehiaketa antolatu du

Azken Portuko III. Kamiseta diseinu lehiaketa antolatu dute. Bertan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 30a bitartean aurkez ditzakete lanak. Lehiaketaren oinarriak SKAPA-ko web orrialdean ( www.azkenportu.net) daude zintzilikaturik. Lanak info@azkenportu.net helbidera bidali beharko dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 27an irekiko dituzte Gurmendiko aparkalekuak

2010/12/22
Nork

Abenduaren 27an zabalduko dituzten Gurmendi aparkalekuaren ateak. Aldez aurretik garaje plaza erosi dutenek datorren astelehenetik aurrera bertara sartzeko aukera izango dute, beraz. Jakinarazi dutenez, zenbait garaje plaza libre daude, eta interesa dutenek erosteko aukera dute oraindik. Horretarako, Zarautz-Lur erakundearen egoitzara bertaratu beharko dute herritarrek,e ta salerosketa kontratua sinatu bezain laster emango zaizkie garajeko giltzak. 165 plaza Gurmendiko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)