Gurekin Jaiko kide Ainhize Muniozguren absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iazko sanpelaioetan Ertzaintza txosnagunera joan eta presoen sakabanaketaren aurkako pankarta kendu zuen. Horrez gain, hainbat herritar identifikatu zuen, tartean Muniozguren. Txosnaguneko arduradun gisa izena eman zuenez, Ertzaintzak haren ikerketa abiatuko zuela esan zion, terrorismoa goratu izana leporatuta, eta Auzitegi Nazionalera igorriko zituela izapide horiek. [...]
Irakurri gehiago















