Mezuak etiketatuta ‘ arrauna ’

Arraunean hastera animatu ditu herritarrak ZAEk

2012/11/22
Nork
Arraunean hastera animatu ditu  herritarrak ZAEk

«Urteetako ametsa  egi bihurtzeko asmoz», Zarautz Arraun Elkarteak jubenil senior neska taldea osatu du, eta entrenatzen hasi da, 2013ko traineruan lehiatzeko. Dagoeneko bederatzi neska elkartu dira, eta «ikaste prozesuan daudenez», astean hiru egunetan egiten dute arraun.  Jexux Garmendiak entrenatzen ditu, hainbat urtez lan horretaz arduratu denak, eta Hodei Atxega du laguntzaile. Taldea trainerua osatzeko «oraindik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Iñaki Mendizabalek hartu du ‘Enbata’ traineruaren entrenatzaile ardura

2012/10/18
Nork
Iñaki Mendizabalek hartu du ‘Enbata’ traineruaren entrenatzaile ardura

«Zarauzko elkartearen ideia hasieratik gustatu zitzaidan» Elkarrizketa. Hegoi Intxausperen hutsunea betetzera dator Iñaki Mendizabal (Oiartzun, 1966). Bera izango da datorren hiru denboraldietan Enbata traineruaren entrenatzailea. Helburuak argi eta garbi finkatu ditu, gainera: ligako goiko postuetan kokatu nahi du taldea. Nola heldu diozu erronka berriari? Urte pare bat ezer egin gabe neraman, eta ZAEko kideak nirekin harremanetan jarri ziren. Egia esan,  elkartearen ideia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

113.000 euroko laguntza emango dio udalak Zarautz Arraun Elkarteari

2012/08/03
Nork
113.000 euroko laguntza emango dio udalak Zarautz Arraun Elkarteari

Zarauzko Udalak eta ZAE Zarautz Arraun Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu berri dute. Horren bitartez, udalak 113.000 euroko laguntza emango dio elkarteari. Hiru urteko iraupena izango du aipatu akordioak, 2010etik 2012ra. 2009an bukatu zen bi aldeek 2006an hiru urterako sinatu zuten lankidetza hitzarmena. Orduz geroztik, ZAEk ez du laguntzarik jaso, «hainbat gaizki ulertu» medio. Hori dela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Politika | Ez dago iruzkinik »

«Donostiari irabaztea da gure helburua, ligan bosgarren egin ahal izateko»

2012/07/24
Nork
«Donostiari irabaztea da gure helburua, ligan bosgarren egin ahal izateko»

Gaizka Garmendiak (Zarautz, 1973) eta Igor Gurutxarrik (Zarautz, 1993) argi dute ZAEren denboraldiko helburua: ahalik eta emaitza onena lortzea, KAE 1 Ligan bosgarren sailkatu ahal izateko. Zarautz Arraun Elkarteaz, taldekideez, azken estropadez eta helburuez hitz egin dute Urola Kostako Hitza -rekin. Zer moduz hasi duzue denboraldia? Gaizka Garmendia: Nahi baino motelago. Lehenbiziko estropadak ez dira guk nahi bezalakoak izan. Hala ere, azken bi-hiru probetan gure [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Edu Mugertza: “Gogor egin beharko dugu borroka”

2012/06/23
Nork
Edu Mugertza: “Gogor egin beharko dugu borroka”

Zarauzko enbata traineruarekin lehiatuko den arraunlari taldea aurkeztu berri dute. KAE1eko lehia bihar hasiko dutela gogorarazi du Edu Mugertzak, ZAEko lehendakariak. “Gogor egin beharko dugu borroka”, gehitu du. Antton Illarramendi ere izan dute gogoan, ez baita ekitaldian izan, eta bere seme Ekhi Illarramendik jaso du oroigarria, egindako lanaren omenezkoa, lehendakariaren eskutik. Montetxio abesbatzak eta txistulariek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

ZAE bazkide kuotak kobratzen hasi da

2012/05/04
Nork

ZAE Zarautz Arraun Elkartea 2012ko bazkide kuotak kobratzen hasi da. Era berean, bazkide gehiago lortzeko «ahalegin berezia» egiten ari da. Hori dela eta, arraunzaleei elkarteko kide izatera animatzeko eskatu diete. Interesa dutenek zae001@gmail.com helbidera mezua bidali dezakete edota 688-664969 telefonora deitu.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

«Gerra polita izango da»

2011/09/08
Nork
«Gerra polita izango da»

Urdaibai iazko titulua berrestear da igande honetan. Aurreko igandean 33 segundotako «altxorra» lortu eta gero, bigarren aldiz irabaz lezake Kontxako Bandera preziatua. Bizkaiko traineruan aritu ziren Gorka Aranberri eta Bersaitz Azkue zarauztarrak, patroia eta arraunlaria, hurrenez hurren, pasa den igandean, eta hala arituko dira bigarren tanda erabakigarrian ere. Donostiako badian «gerra polita» izango dela aurreratu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Enbataren aldeko kantu jira egingo dute bihar

2011/08/12
Nork

Enbataren aldeko kantu jira egingo dute bihar, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta. 12:00etan hasiko dute saioa. Bertaratzen direnek zapi eta jantzi urdinak beharko dituzte eraman soinean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Estropada eta jai giroa uztartuko ditu asteburuan Enbata Egunak

2011/08/11
Nork
Estropada eta jai giroa uztartuko ditu asteburuan Enbata Egunak

Abuztuaren 13an eta 14an arraun munduaren «epizentroa» bihurtuko da Zarautz. Izan ere, urtero bezala Ama Birjinaren jaien inguruan Zarauzko estropadak jokatuko dituzte, Enbata Egunaren baitan. Hiru bandera izango dira jokoan aurten: KAE 1 Ligako Zarauzko II. Ikurriña, Zarauzko III. Emakumezkoen Ikurriña eta Zarauzko XXXIV. Estropada. Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatearen arabera, traineruen denboraldia neurtzeko «termometro [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

ZAEk trainerua aurkeztuko du bihar, Musika Plazan

2011/06/23
Nork

Urtero legez, ZAE Zarautz Arraun Elkarteak traineru denboraldia hasi aurreko aurkezpena egingo du etzi. 12:30ak aldera hasiko dute ekitaldia, Musika Plazan. Gabonetan egiten duten moduan, zozketa izango da. Aurtengo denboraldian Zarautz-Inmobiliaria Orio traineru bakarra izango da lehian. Lehen estropada hilaren 26an, igandea, izango da Rasillon (Errioxa).

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)