AEKk antolatutako Santomasetako azokari jarraipena emate aldera, Arranopola Kultur Elkarteak erromeria antolatu du biharko. Ildo horretatik, Fun&Go taldeak girotuko du Arrano taberna 19:00etatik aurrera. Iluntzean, berriz, Pariak Bai talde zarauztarra izango da tabernako oholtza gainean. Zarauztarren ostean, Fun&Goko kideen txanda izango da berriro ere.
Irakurri gehiago
Etiketak:Arranopola, Erromeria, Fun&Go, Pariak bai, Santomasetako azoka
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »
Hogeitabost urte bete ditu dagoeneko Arranopola Kultur Elkarteak. Mende laurdena bete izanagatik, gogotik ospatuko dute ekimenaren urteurrena. Hilaren 24rako jaialdia erraldoia prestatu dute, askotariko parte-hartzaileekin. «Hemendik pasatu diren talde guztiei eskaintza egin diegu, batu eta elkarrekin jaialdian parte har dezaten», azaldu du kultur elkarteko kide Garazi Altzibarrek. Hala, saio ugari izango da hilaren 24ko jaialdian; [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arrano kabia, Arranopola, zarautz
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »
Arranopola Kultur Elkarteak antolatuta, Alberto Pradillak Gadafi: heroia ala zitala? hitzaldia eskainiko du bihar, Arrano tabernan 19:30ean. Bertan, Libia eta Tunisiaren inguruko ikuspuntu kritiko eta iraultzailea eman eta bertaratzen direnekin mahai ingurua egingo du.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alberto Pradilla, Arrano, Arranopola, Gadafi, Libia, Tunisia
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »
Arranopola Kultur Elkarteak antolatuta, bertso bazkaria izango da bihar 21:00etan. Bertan izango dira Odei Barroso, Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Jokin Uranga. Honakoa da prestatu duten menua: entsaladilla errusiarra, perretxiku nahasia, bakailaoa , sahieskiak, gazta eta irasagarra eta kafea eta kopa. Arrano tabernan daude salgai txartelak, 16 euroan.
Irakurri gehiago
Etiketak:Arrano, Arranopola, Bertso afaria, Jokin Uranga, Miren Amuriza, Odei Barroso, Uxue Alberdi
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Arranopola Kultur Elkarteak antolatuta, Murder Pink talde zornotzarrak kontzertua eskainiko du gaur, Arrano tabernan. 23:00etatik aurrera izango da boskotea Arranoko taula gainean.
Irakurri gehiago
Etiketak:Arrano taberna, Arranopola, Murder Pink
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »
Arranopola Kultur Elkarteak antolatuta, etzi La mexicana clandestina taldeak kontzertua eskainiko du Arrano tabernan. Urte batzuk isilpean eman ostean, 23:00etatik aurrera Arranoko oholtza gainean izango da laukote arabarra.
Irakurri gehiago
Etiketak:Arrano, Arranopola, La mexicana clandestina
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »
Arranopola elkarteak antolatuta, Koldo Izagirre idazlearen Autopsiarako frogak lana aurkeztuko dute etzi Arrano tabernan, 19:30etik aurrera. Liburuak euskarak hainbat mendetan jasan dituen erasoak biltzen eta guztiak estrategia baten baitan kokatzen ditu. Gerora, Susa argitaletxeak webgunean duen esteka eta hainbat kritika izango dira hizpide.
Irakurri gehiago
Etiketak:Arrano, Arranopola, Autopsiarako frogak, Koldo Izagirre
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »
Martxelo Diazek (Donostia, 1971) ez du bere burua arabiar munduan aditutzat: «Ez naiz aditua, baina oso jantzita nago gaian. Egunero jorratzen ditut halakoak». Gara egunkariko nazioarte saileko kazetaria da eta urte asko daramatza herrialde arabiarretan izan diren eta ematen ari diren gatazken inguruan idazten. Herrialdeotako errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan du donostiarrak, brigadista gisa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Arabiar mundua iraultza gosez, Arrano, Arranopola, hitzaldia, Martxelo Diaz
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Errepresioaren inguruko azken saioa antolatu du Arranopolak ostegun honetarako. Emakumeak eta espetxea hitzaldia eskainiko dute, beraz, 19:30etatik aurrera, Arrano tabernan. “Pairatzen dugun eredu patriarkalak emakumeen bizi-baldintzak are gehiago kaxkartzen ditu eta, ondorioz, espetxeratzerako momentuan emakumea bi aldiz preso egon ohi da. Honi amatasuna kartzelan, torturetan bizi ohi dituzten egoera latzak… gehitu behar zaizkio”, adierazi dute antolatzaileek hizpide [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Arrano, Arranopola, Emakumeak eta espetxea, hitzaldia, zarautz
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Hitzaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Lasarteko Aurka taldeak eskainiko du kontzertua bihar Arranon, 22:30etatik aurrera, Arranopola kultur elkartearen eskutik. “Musika bizia, hardkore ikutuaz, eta mezu garbiak eta zorrotzak erabiliz bertan izango garenon burmuinak astindu eta gorputzak mugitzeko gogo biziz etorriko dira”, azaldu dute antolatzaileek.
Irakurri gehiago
Etiketak:Arrano, Arranopola, Aurka, kontzertua, Lasarte, zarautz
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »