Mezuak etiketatuta ‘ Aritzbatalde ’

Kiroldegi aurrean egongo da aurten Udako Azoka, abuztuaren 31a bitartean

2012/07/19
Nork
Kiroldegi aurrean egongo da aurten Udako Azoka, abuztuaren 31a bitartean

Munduko hainbat herrialdetako produktuak, kultura, eta, oro har, bitxikeriak bilduko ditu Mundua Zarautzen Udako Azokak. Atzo zabaldu zuten, eta abuztuaren 31 bitartean hogei herrialde baino gehiagotako artisautza, gastronomia eta ohiturak ezagutzeko aukera izango da bertan. Aurten azoka Araba kalean kokatzea erabaki du udal gobernuak, udal kiroldegiaren atarian dagoen pasealekuan. Kultura zinegotzi Gari Berasaluzeren arabera, udan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Astelehenean irekiko ditu ateak Udako Azokak

2012/07/13
Nork
Astelehenean irekiko ditu ateak Udako Azokak

Uztailaren 16tik abuztuaren 31 bitartean Udako Azokak ateak zabalik izango ditu Zarautzen. Egitasmoa herriaren erdigunetik atera, eta Aritzbatalde aldera zabaldu dute. Kiroldegiaren aurreko paseoan jarriko dituzte postuak, eta egunero honako ordutegia izango du: goizetan 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldetan  17:00etatik  22:00etara. Era guztietako produktuak izango dira salgai: artisautzako produktuak, gastronomiakoak, kanpoko kulturakoak eta produktu bereziak ere [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

‘Kirolari Ateak Zabalik’ jardunaldiak egin dituzte Aritzbatalden

2012/06/02
Nork
‘Kirolari Ateak Zabalik’ jardunaldiak egin dituzte Aritzbatalden

Herriko neska-mutilek hamaika kirol jarduera egiteko aukera izan dute goizean Aritzbatalde kiroldegian; Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Kirolari Ateak Zabalik ekimena egin dute bertan, eta Zarautz Kirol Elkarteko Atletismo, Haltefofiliako, Pilota, Squash eta Xakeko atalek bat egin dute jardunaldiekin; hala, hainbat gazte eta haurrek kirol horiek guztiak probatu dituzte kiroldegian, eta erakustaldiak eskaini dizkiete bertaratu direnei.   [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ertzainak Azken Portun

2011/08/10
Nork

Santa Klarako festa batzordeak jakinarazi duenez, Ertzaintza dagoeneko hiru aldiz agertu da bertako txosna gunera: atzo goizean, gaur goizean eta gaur eguerdian. Eutxourrei konpartsaren logotipoa kendu, estali edo ezkutatu ezean, diligentziak zabaldu eta Madrilera bidaliko dituztela nabarmendu diete antolatzaileei.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

‘Xala’ ez da izango Zarautz Hiria Torneoan

2011/08/10
Nork
‘Xala’ ez da izango Zarautz Hiria Torneoan

‘Xala’-k ez du jokatuko bihar Zarautz Hiria Torneoan. Aspe enpresak jakinarazi duenez, Gonzalezek ordezkatuko du  ‘Xala’ Olaizola II.-aren kontrako partidan. Igandean Gasteizen jokatu zuen partida Yves Salaberry  ‘Xala’-k, eta han min hartu zuen eskuan, guraizeekin ebakia eginda. Ezker eskuan du zauria, eta hasiera batean Zarautzen izango zela esan zuten arren, kontrakoa esan dute gaur. Zarautzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Santaklaren txanda iritsi da

2011/08/09
Nork
Santaklaren txanda iritsi da

Iritsi dira santaklarak. Iritsi da auzoa lehertzeko garaia. Eta horretarako prest daude auzotarrak. Izan ere, egitarau bete-betea antolatu dute datozen egunetarako. Bihar ekingo diote ospakizunei, Santa Klara egunaren bezperan. Haurrei zuzenduriko hainbat jardunaldi izango da hala, tailerrak , Bikokote taldearen erakustaldia, auzo krossa eta txokolatada, besteak beste. Iluntzean Joxe Mari Artetxeren omenez Txirrindularitza Kriteriuma jokatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)