Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-10-05;Itxialdiak eginez ´salbuespen egoerağ salatu dute herrietan. Politika Itxialdiak egin dituzte Azpeitian, Getarian eta Zestoan; Zarautzen eta Zumaian egoera salatzeko elkarretaratzeak egin dira

Itxialdiak eginez «salbuespen egoera» salatu dute herrietan

Politika Itxialdiak egin dituzte Azpeitian, Getarian eta Zestoan; Zarautzen eta Zumaian egoera salatzeko elkarretaratzeak egin dira

irene elorzA

Ostiral gauean ezker abertzaleko hainbat hautetsik eta haiei elkartasuna adierazteko elkartutako herritarrek itxialdiak egin zituzten eskualdeko zenbait udaletxetan, Salbuespen egoerari stop lelopean. Irailean gertatutako legez kanporatzeak eta atxiloketak salatu dituzte ekimen honen bidez.

Zestoan, arratsaldeko 19:30ean ekin zioten itxialdiari. 20 lagun elkartu ziren udaletxean eta bertan igaro zuten gaua. Azpeitian ere ostiral gauetik larunbata bitartean egin zuten itxialdia udaletxean. Gisa berean jokatu zuen ezker abertzaleak Getarian ere, udalbatzar aretoan lo eginez. Atzo eguerdia arte 15 lagun egon ziren bertan eta aldarrikapenekin amaitzeko elkarretaratzea egin zuten.

Beste herrietan mobilizazioak

Zarautzen eta Zumaian ez dute itxialdirik egin baina mobililizazioak izan dira. Zumaian, elkarretaratzea egin zuten ostiral arratsaldean, Magnolioaren parean. Zarautzen, berriz, herritar batzuk atzo eguerdian egin zuten bilkura, udaletxe aurrean.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.