Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-10-05;Oteiza gogoan, sormena landu dute herriko artistek Zarauztart saioan. Kultura Haurrek klerarekin jardun dute eskulanetan eta Patxi Santamariak Oteizaren poesiak irakurri ditu

Oteiza gogoan, sormena landu dute herriko artistek Zarauztart saioan

Kultura Haurrek klerarekin jardun dute eskulanetan eta Patxi Santamariak Oteizaren poesiak irakurri ditu

xabi aizpurua ugarte

Jorge Oteiza jaio zela 100 urte beteko dira bi aste barru, eta mendeurrena gerturatzen doan heinean, berari buruzko jardunaldiak ugaritzen ari dira herriko kultur agendan. Atzo, herriko artistei iritsi zitzaien ordua eta Zarauztart ekimenaren baitan, sormena landu zuten helduek eta haurrek.

Zarauztart jardunaldia egiten duten hirugarren aldia da aurtengoa, baina gai jakin baten inguruan antolatu duten lehenbizikoa izan da. Atzo goizean zehar, Arrosadia parkean margoak nonahi ikusi zitezkeen. Maite Unzurrunzaga, Aitor Sarasketa, Juan Luis Mendizabal Mendi, Iñigo Ormazabal, Marian Aranburu, Joseba Lakadena, Josean Legorburu, Mikel Campo, Iñaki Larrañaga, Kepa Landaluze... artista zerrenda luzeak egin zuen bat deialdiarekin, eta bakoitzak berean jardun zuen margoak, burdina edo poliespana erabiliz. Guztiek, ordea, Oteiza izan zuten buruan beraien ekarpena egiterakoan. Patxi Santamariak 13:00ak aldera egin zuen poesia irakurketak ere, Orion jaiotako artistaren idatziak ekarri zituen gogora.

Haurrak klerarekin

Oteizak klera erabili ohi zuen sarritan bere lanak egiteko, materiak merkea eta lantzeko erreza zelako. Artezaleak Elkartearen eskutik, atzo haurrek ere lan ildo bera jorratu zuten, formekin jolastuz.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.