
Autoestima eta mekanika ikastaroak jarri dituzte martxan
Gizartea Udaleko Berdintasun Sailak antolatu ditu bi ikastaroak eta izena emateko epea ireki dute dagoeneko
x.a.u.
Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak bi ikastaro antolatu ditu eta izena emateko epea irekita dago jadanik. Lehenbizikoa, autoestimari buruzkoa izango da eta urriaren 21 arte edukiko dute herritarrek epea zabalik; bigarrena, berriz, autoen mekanika lanak egiten ikasteko antolatu dute eta izena urriaren 23a baino lehen eman beharko da.
«Harremanak hobetzeko»
Norberak bere buruarekiko duen estimu mailak «bizitzako arlo askotan» eragiten duela diote Berdintasun Sailekoek. «Ikastaro honen helburua da gizon-emakumeek autoestima maila egokia lortzea euren buruekin ondo sentitzeko, eta beraien burua errespetatzen eta maitatzen ikasteko, harreman pertsonal eta sozialak hobetuz».
15 ordu izango ditu guztira ikastaroak, hiru orduko bost saiotan banatuta. Virginia Espin Sarobe psikologoak emango ditu saioak urriaren 23atik aurrera; 15:00etatik 18:00etara gatelaniaz eta 18:00etatik 21:00etara euskaraz. Matrikula 10 euro ordaindu beharko da eta ikastaroa egin dadin gutxienez 8 lagunek eman beharko dute izena.
Mekanika, «rolak ezabatzeko»
Autoen mekanika lanak egiten ikasteko saioak «ibilgailuen ezagutza handiagoa izan nahi duen edonori daude zuzenduak». Dena den, arlo honetan «emakumeei eta gizonezkoei ematen zaizkien rolak ezabatu nahi» direla jakinarazi dute Berdintasun Sailekoek. Ikastaroa urriaren 27an hasiko da.
Izena emateko 943 005117 zenbakira deitu edo Zuberoa kaleko bulegora joan daiteke.
Erakusketa
'Mundua zulo baten bidez ikusita', Aldundiaren bilduma
ZARAUTZ, Photomuseum - 2008-10-10
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.