Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-10-05;Pala Txapelketa Herrikoia urria osorako. Kirola Putzuzuloren 3. urtemugaren harira antolatu dute ekimena eta izena emateko epea bihar amaituko da

Pala Txapelketa Herrikoia urria osorako

Kirola Putzuzuloren 3. urtemugaren harira antolatu dute ekimena eta izena emateko epea bihar amaituko da

x.a.u.

Putzuzulo gaztetxeak laster beteko ditu hiru urte eta bertako kideak «buru-belarri» dabiltza antolakuntza lanetan. Urteurrenaren harira, Arraio Irratiko Izerditan Blai saioak urria osoan zehar jokatuko den Pala Txapelketa Herrikoia antolatu du.

Urriaren 8an hasiko da txapelketa eta hilabete geroago amaituko da, azaroaren 8an. Binaka jokatuko den txapelketa honetan izena emateko epea bihar amaituko da, urriaren 6an. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izena emateko zerrendak Gaztetxean bertan eta Arrano, Tarin eta Eguzki tabernetan jarri dituzte. Parte hartzen duen bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu.

Etzi bilera izango da

Etzi aurkeztuko dute txapelketa Putzuzulon, zozketa ere orduan egingo dute, eta bikote bakoitzeko partaide bat behintzat agertzea beharrezkoa dela zehaztu dute antolatzaileek, parte hartzeko deia eginez. Irabazleek azaroaren 8an egingo den herri bazkarirako txartelak irabaziko dituzte.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.