
Aranburu hirugarren errondan kaleratu dute
Kirola Bede Durbige australiarra izan du aurkari Mundakan jokatzen ari diren Munduko Surf Txapelketan
x.a.u.
Mundakan jokatzen ari diren Billabong Pro Munduko Surf Txapelketan atzo kaleratu zuten Aritz Aranburu surflari zarauztarra. Lehen eta bigarren errondak gaindituta, hirugarrengoan Bede Durbige surflari australiarra izan zuen aurkari buruz burukoan. Australiarrak nagusitasunez irabazi zion zarauztarrari, 14.5 puntu lortu baitzituen; Aranburuk, aldiz, 9.70 puntu soilik bildu zituen.
Collazo eta Sansegundo
Bestalde, Hodei Collazo eta Markos Sansegundo ere izan dira Mundakan. Buchanek kaleratu zuen Collazo, eta Sansegundo, berriz, Adriano de Souzak.
Erakusketa
'Mundua zulo baten bidez ikusita', Aldundiaren bilduma
ZARAUTZ, Photomuseum - 2008-10-10
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.