
8. postua lortu du Muruak, Olinpiar Jokoen atarian
Kirola Zortzigarren postuan geratu da Ainhoa Murua Pekinera abiatu aurretik jokatu duen azken proban
ainhoa iribar
Ainhoa Murua Zarauzko Triatloi Elkarteko kideak zortzigarren postua lortu du Kitzbühel-en (Austria) egindako Munduko Triatloi Kopako txapelketan. Hau izan da Pekineko Olinpiar Jokoetara salto egin baino lehen parte hartu duen azken txapelketa.
Ez da hau izan denbora gutxian egin duen lorpen garrantzitsu bakarra, azken asteetan emaitza onak lortu baititu Muruak. Azken txapelketa honen aurretik, Hamburgoko Munduko Kopako proban hartu zuen parte eta bosgarren postuan geratu zen, lasterketa oso ona egin ondoren.
Geroz eta gutxiago falta zaio Ainhoa Muruari Olinpiar Jokoetarako. Uztailaren 27an abiatuko da Euskal Herritik Koreako irla batera, bertan egingo baitituzte proba prestatzeko entrenamendu bereziak. Muruaren esanetan, Pekinen ez dute honetarako baldintza egokirik, kutsaduragatik eta azpiegituren antolaketa desegokiagatik. Abuztuaren 14an, Koreatik Pekinera joango da eta 18an bertan egingo du Triatloiko proba munduko triatleta onenekin batera.
Honen guztiaren harira, gaur eguerdian harrera berezia egingo die Udalak Muruari eta Borja Iradier igerilariari udaletxean.
Dantza
Dantza saioa: Larrain dantza, mutxikoak..
ZARAUTZ, Musika Plazan - 2008-09-08
Erakusketa
'Oteiza. Bizirako proiektua'
ZARAUTZ, Sanz Enea - 2008-09-12
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.