
Larunbatean eman zuen herriko abesbatzak 25. urteurrena ospatzeko kontzertua Aritzbatalde kiroldegian eta herriko hiru musikagilek hitzordu berezi honetarako egindako lanak aurkeztu zituzten bertan.
25 urteren oihartzuna
ainhoa iribar
Duela 25 urte sortu zen Zarautz Abesbatza eta urte hauetan guztietan kantuz josi ditu hainbat eta hainbat une berezi. Partaideak joan-etorrian ibili dira denbora honetan, baina ez diote une batez ere kantatzeari utzi 25 urte luzetan. Gogoz, ilusioz eta ahaleginez betetako urteak izan dira eta ospatzeko garaia iritsi zaie aurten. Herritarrekin elkarbanatu nahi izan dute une hau beste hainbat bezalaxe, eta joan den larunbat gauean eman zuten kontzertua Aritzbatalde kiroldegian urteurrena ospatzeko.
Herritar ugari bertaratu zen une berezia abesbatzarekin ospatzera. «Oso gustura geratu gara ekitaldiarekin. Jende asko elkartu da eta kontzertua oso ondo irten zaigu», azaldu zuen Jaione Eskudero abesbatzako zuzendariak. Urteurrena ospatzeko zerbait berezia prestatu nahi izan zuten abesbatzakoek eta horretarako herriko lau musikagileren laguntza izan dute. Mertxe Isastik, Antxon Sarasuak, Anjel Illarramendik eta Aitor Uriak abesti bana sortu zuten egun gogoangarrirako eta lehenengo hiruen kantak estreinatu zituzten larunbateko kontzertuan. Uriarena datorren urterako utziko dute, prestatzeko behar beste denbora izan ez d utelako.
Herrikomusikagileen abestiei, abesbatzako emakumeek Zarautz Txiki Abesbatzarekin prestatutako abestiarekin eman zioten jarraipena, herriko abeslari gazteenek ere euren ekarpena egin nahi izan baitzuten 25. urteurreneko kontzertuan.
Eskudero eta Urzelairen lanak
Azken urteotan, hainbat omenaldi egin dizkie abesbatzak herriko musikariei, izan ere, euren lanak berreskuratu eta biziberritu dituzte. Tartean dira, esaterako, Frantzisko Eskuderoren eta Angel Urzelairen abestiak. Larunbateko kontzertuan autore hauen hiru abesti kantatu zituen abesbatzak.
Beste ekitaldi askotan bezala, zenbait musikarik lagunduta eman zuten kontzertua. Iñaki Oliden (eskusoinua), Igor Gartzia eta Eriz Eizmendi (flauta), Axel Eizmendia eta Ibai Isasti (klarinetea) eta Antxon Sarasua (teklatua) izan ziren abesbatzaren ahotsari musika doinuak gehitu zizkietenak. Horrez gain, ekitaldi berezi honetan Et Incarnatus orkestrak ere parte hartu zuen, Miguel Zeberio tolosarraren zuzendaritzapean.
Kontzertuko unerik hunkigarriena Misa Brevis abestia kantatu zutenekoa izan zen, izan ere abesbatzak egun dituen 44 kideei 25 urte hauetan abesbatzako kide izan direnak batu zitzaizkien. Guztiek elkarrekin abestu zituzten abesti hau, baita kontzertuari amaiera eman zion Avi Emus ere.
Musika
Kontzertua Putzuzulo Gaztetxean
ZARAUTZ, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxea - 2008-09-09
Musika
Txutxin Ibaņez eta Los Charros
ZARAUTZ, Musika Plaza - 2008-09-14
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.