
Zarauzko Nazioarteko IX. Jazz Mintegiak bete ditu aurtengo lanak. Igandean izan zen azken eguna eta O´liden´s Band-en kontzertu jendetsuaren ondoren, ikasle eta irakasleek egin zuten azken saioa.
Jazzaren azken arnasa, bizi-bizi
xabi aizpurua ugarte
Amaitu dira jazz doinuak aurtengoz. Zarauzko Nazioarteko IX. Jazz Mintegiak igande gauean itxi zituen ateak eta antolatzaileek «oso gustura» daudela adierazi zuten atzo. Munoako karpan egindako jazz emanaldiei dagokienez, jende mugimendu oparoa izan da egunero: «Bederatzi urtetan herritarrek ohitura hartu duela ere esan daiteke». Esate baterako, Mikel Anduezaren taldeak entzule ugari erakarri zuen ostiral gauean.
Dena den, karpa osoa borborka jarri duen emanaldia O´liden´s Band talde zarauztarrak egindakoa izan zen. Publikoa gogotsu joan zen eta giro ederra sortu zuten musikari zarauztarrek.
Ikasle kopurua, behera
Aurten, iazko joerari jarraituz, ikasle kopuruak behera egin du eta batez ere goi mailako urratsetan sumatu dute ikasle falta. Beste mintegi batzuetan ere arazo bera dutela esan du antolakuntzak.
Hitzaldia
'Hongos alucinógenos en la cultura de los pueblos', XXIX. Natur Astearen baitan
ZARAUTZ, Arkamurka natur taldearen egoitzan (Santa Marina 2,2) - 2008-10-13
Hitzaldia
'Basoen eraldaketa historian zehar', XXIX. Natur Astearen baitan
ZARAUTZ, Arkamurka natur taldearen egoitzan (Santa Marina 2,2) - 2008-10-14
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.