
Imanol Murua saritu du Hetel-ek
Zarautz Lanbide Heziketaren alde egindako lana aitortu dio elkarteak Imanol Muruari, I. Hetel Saria ematerakoan
irene elorzA
Gizarte ekimeneko lanbide heziketako ikastetxeen elkarte Hetel-ek Gipuzkoako ahaldun nagusi ohi eta urte luzetan Zarauzko alkate izandako Imanol Murua saritu du. Hala, Lanbide Heziketarekiko konpromisoa erakusten duen Paco Martinez Contrastaren Oroimenezko I. Hetel Saria eman diote. Gasteizko Artium museoan egin zen sari banaketa ekitaldia, herenegun eta manol Muruaren alabak, Anne Muruak, jaso zuen saria bere aitaren izenean.
Izan ere, epaimahaiaren iritziz, Muruak lanbide heziketaren aldeko lan handia egin zuen Gipuzkoan, ahaldun nagusi zenean.
Imanol Murua zarauztarrarekin batera omendu zituzten Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde ohi Jorge Arevalo eta Miguel Carrera enpresa (Betico konpresoreak), lanbide heziketarekin izan duten konpromisoagatik eta egindako lanagatik.
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Joan Jose Ibarretxe ekitaldian izan zen. Berekin batera ekitaldian izan ziren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarraga; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Tontxu Campos; Lanbide Heziketaren alorreko ordezkari ugari; eta enpresetako eta euskal esparru sozio-ekonomikoetako kideak.
22 ikastetxeren bilgunea
Hetel gizarte ekimeneko lanbide heziketako ikastetxeen elkartea da. Euskal Herri osoko 22 ikastetxe biltzen ditu eta eskualde guztietan sustraiturik dago. Elkartea 1987 urtean sortu zen, lan heziketa sustatzeko eta hobetzeko.
Sari berriarekin, Lanbide Heziketan inplikatu diren pertsonen, enpresen edo erakundeen lan nabarmena eskertu nahi du Hetel-ek. Era berean, Lanbide Heziketak Euskal Herriaren garapen sozio-ekonomikoan duen garrantzia azpimarratu nahi du elkarteak.
Erakusketa
Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31
kirola
Txaparrotan, Hondartzako V. Festa
ZARAUTZ, Hondartzan, desertu txikian - 2008-07-04
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.