Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-05-17;Santamarinak, puri-purian. Zarautz Asteburuan ekitaldi ugari izango da auzoan eta Santa Marina Eguna asteazkenean ospatuko dute

Santamarinak, puri-purian

Zarautz Asteburuan ekitaldi ugari izango da auzoan eta Santa Marina Eguna asteazkenean ospatuko dute

x.a.u.

Egitaraua prest, banderatxoak zintzilik eta egutegiko zenbakiak gorriz biribilduta. Iritsi dira Santa Marina jaiak eta datozen egunetan auzoa aztoratuta ibiliko da.

Aurten, Santa Marina Eguna asteazkenean egokitu da eta jaietako ekitaldi nagusiak orduantxe izango dira. Aste egun buruzuriak festarako aprobetxatuta, adin guztiek izango dute tartea Santa Marinan.

############

egitaraua

Maiatzak 17, gaur

10:30. XIX. Santa Marina Pilota Txapelketa.

16:30. Santa Marinako XXVII. Mus txapelketa.

Maiatzak 18, bihar

10:00. Gazteentzat, XXXI. Marrazki eta Pintura Lehiaketa kalean.

11:30. Iratzarri dantza taldea.

12:30. VIII. Patata Tortilla lehiaketa, auzoko tabernan.

Jarraian. Bertso saioa Hamaika Bertuteren eskutik.

17:30. Potxin eta Patxin pailazoak. Ondoren, moto-karrera. Amaieran, txokolatea.

Egun osoan zehar. Turu-turu-bam Band ariko da auzoa alaitzen.

Maiatzak 20, asteartea

18:00. Txupinazoa eta kanpaiak.

18:30. Buruhandiak.

19:00-21:00. Egan taldearen musika emanaldia.

22:00. Santa Marinako danborrada.

Jarraian. Egan musika taldea.

Maiatzak 21, asteazkena

07:00. Meza nagusia Santa Marina ermitan. Jarraian, Kirkillla jatetxean mezetara joaten direnentzat txokolate-jana.

11:00. Erretiratuentzat ohiko hamaiketakoa Arkaitz-Mendi elkartean.

18:00. Korrika Txapelketa 11 eta 14 urte bitartekoentzat. Ondoren, buruhandiak.

20:00. Zezen txikien eta pottoken jaialdia.

22:30. Trikizio taldearekin erromeria.

Maiatzak 22, osteguna

18:00. Korrika txapelketak 7 eta 10 urtekoentzat.

Ondoren. Buruhandiak.

20:00. Zezen txikien eta pottoken jaialdia.

############

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.