Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko uztailak 4, Ostirala

;2008-05-17;Surf Elkartearen lehen hazia duela 20 urte jarri zutela ospatuko dute egunotan. Zarautz Datorren aste guztian haurrentzat jardunaldiak izango dira; ekitaldi nagusiak datorren asterako utzi dituzte

Surf Elkartearen lehen hazia duela 20 urte jarri zutela ospatuko dute egunotan

Zarautz Datorren aste guztian haurrentzat jardunaldiak izango dira; ekitaldi nagusiak datorren asterako utzi dituzte

xabi aizpurua ugarte

Jose Antonio Sansegundoren, Alberto de la Mazaren eta Joseba Iriondoren ekimenez 1988an sortu zen Zarauzko Surf Taldea. 1991n, berriz, Mikel Troitiñok eta Aitor Frantzesenak Zarauzko Surf Eskola eratu zuten. Bi proiektu hauek bakar batean uztartu ziren 1997an eta orduantxe jaio zen Zarauzko Surf Elkartea. Gaur egun duten lokala, berriz, 1998an utzi zien Udalak. Beraz, nahiz eta Elkarteak 10 urte dituen, lehen hazia duela 20 urte jarri zutela ospatuko dute datozen egunotan.

Adin guztietako surflari eta surfzaleentzat antolatu dituzte ekitaldiak eta egitarauaren aurkezpena atzo egin zuten elkarteko kudeatzaile Ivan San Martinek, Udaleko zinegotzi Imanol Lasak eta elkarteko lehendakari Mikel Landak.

Lasaren hitzetan, «turismo ikuspuntutik kanpora ematen den irudian surfa da bereizgarri handienetako bat».

############

egitaraua

Maiatzaren 19tik 23ra

Haur jardunaldiak. 8 eta 10 urte bitarteko haurrentzat marrazki bizidunen proiekzioa, idazlana eta marrazki lehiaketa.

Maiatzak 23, ostirala

17:00. Haurrentzat surf jardunaldi irekiak.

19:00. Smiling Surfing in India, aurkezpena.

Maiatzak 24, larunbata

Egun osoan zehar. Surf Txapelketa Herrikoia, Ibon Imazen oroimenezkoa.

12:00. Skate erakustaldia.

16:00. Lehen sorospenen azalpenak.

18:00. Zarauzko surfaren historiaren azalpena eta tertulia.

22:00. Bideo emanaldiak.

23:00. Kontzertuak.

Maiatzak 25, igandea

Egun osoan zehar. Surf txapelketa herrikoiaren finalak. Surf argazkien eta taula retro-en erakusketak.

12:00. Elkarteko eskola berriaren aurkezpena.

20:00. Sari banaketa.

############

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.