
Txakurrak «aske ibiltzeko» 300 m2-ko gunea prestatu dute
Gizartea Salbiden jarri dute hesitutako gunea eta ondo funtzionatzen baldin badu gehiago irekitzeko prest agertu da Udala
x.a.u.
Atzo zabaldu zuen Udalak txakurrak «aske ibiltzeko» gunea, Salbideko etxeen eta trenbidearen artean dagoen berdegune batean. Alejandro Vazquez zinegotziak adierazitakoaren arabera, 300 metro koadro inguru ditu hesitutako guneak eta «ondo funtzionatzen baldin badu» gehiago ireki ditzakete. Udal araudiaren arabera, txakurrak lotuta eraman behar dira kalean eta zenbait jabe kexatu egin izan da txakurrak aske ibiltzeko aukerarik ez dutela esanez. «Kexa horiei erantzun nahi die» gune honek, zioen Vazquezek.
Ez da kaka eta pixa egiteko
Atzo egin zuen aurkezpenean, Vazquezek argi utzi nahi izan zuen hesitutako gune hori ez dela txakurrek kaka eta pixa egin dezaten. «Hona etortzen diren txakurren jabeek kakak jasotzeaz arduratu behar dute, bestela denbora gutxian zikinkeria bat bihurtuko da».
Salbide atzeko eremua 24 orduz egongo da irekita eta jabeek nahi dutenean eraman ahal izango dute txakurra bertara.
3.500 txakur herrian
Atzo emandako datuen arabera Udalak duen erroldan 2.500 txakur-jabe daude eta herrian guztira 3.500 txakur inguru egon daitezkeela kalkulatzen dute. Jabe guztiei gune berriari buruzko esku-orria bidaliko diete etxera.
Erakusketa
Santa Maria la Real arkeologia multzoa
ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31
kirola
Txaparrotan, Hondartzako V. Festa
ZARAUTZ, Zarauzko hondartzan, desertu txikian - 2008-07-06
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.