Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko azaroak 22, Larunbata

;2006-06-30;KIROLA . Txaparrotan eskubaloi jaia izango da asteburuan . Hirugarren urtez, bi eguneko jardunaldiak egingo ditu Eskubaloi Elkarteak hondartzan

kirola »

Txaparrotan eskubaloi jaia izango da asteburuan

Hirugarren urtez, bi eguneko jardunaldiak egingo ditu Eskubaloi Elkarteak hondartzan

x. aizpurua

Eskubaloia, hondartza eta giro herrikoia. Osagai horiexek izango ditu bihar eta etzi egingo den III. Txaparrotan Hondartzako Eskubaloi Festak. Desertu txikiaren parean izango dira jardunaldi eta ekitaldi guztiak.

Egun osoan zehar, eskubaloi partidak jokatuko dituzte. Aretoko eskubaloiak dituen arauak hondartzako modalitatera egokituko dituzte. Talde bakoitzak lau partaide izango ditu, eta joko eremua ere aretokoa baino txikiagoa izango da.

Izena emateko tokia hiru tabernatan jarri dute: Eguzki, Ximut eta Euskalduna. Jubenilek eta seniorrek 20 euro ordaindu beharko dute taldeko; infantilek, kadeteek eta gainerako gazteek ez dute ezer ordaindu beharko.

Hirugarren urtea izango da aurtengoa. Inhar Agirrezabal antolatzaileetako bat da, eta «denboraldiari festa baten bidez amaiera eman, eta uda hasteko aukera ona» dela dio. Hala ere, lehenbiziko urtean, arrazoi ekonomikoak ere izan ziren tarteko. «Denboraldia ez zen oso ona izan diru aldetik, eta festa honekin ondo borobildu genuen».

Taberna eta kontzertua

Hondartzako eskubaloia azken urteotan «asko hedatu» da, eta Agirrezabalen ustez, «Zarautzen hondartza edukitzeak aukera paregabea ematen digu praktikatzeko». Giro herrikoia egon ohi da desertu txikian. Eskubaloi elkarteko taberna egun guztian zabalik egoteaz gain, musikarako txanda ere izango da larunbat gaueko kontzertuarekin.



© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.