Agirrezabal arropa dendak irabazi du 2012ko Erakusleiho Lehiaketa

2012/12/20
Nork
Agirrezabal arropa dendak irabazi du 2012ko Erakusleiho Lehiaketa

Gaur eguerdian banatu dituzte 2012ko Erakusleiho Lehiaketako sariak. Etxe luzean izan da ekitaldia eta lehiaketan parte hartu duten herriko merkatari asko hurbildu da bertara. Aurtengoan, bi sari eman beharrean, hiru erakusleiho saritzea erabaki dute antolatzaileek, aipamen bereziaren saria eman baitute. Aipamen bereziaren saria Optica Zarauz-en erakusleihoarentzat izan da. Bigarren saria Nekane belar-dendari eman diote eta [...]

Irakurri gehiago

Gurutze Gorriak bertako familiak laguntzeko kanpaina abiatu du

2012/12/20
Nork
Gurutze Gorriak bertako familiak laguntzeko kanpaina abiatu du

Gurutze Gorriak Orain inoiz baino gehiago kanpaina jarri du abian, «barrura begira». Azken urteetan kanpoko herrialdeetara bideratu badute, aurten bertakoei laguntzeko deialdia egin dute. Zarauzko Gurutze Gorriko lehendakari Felix Zubiaren esanetan, «luzez doan egoera ekonomiko txar honen ondorioz, bailaran 400 dira langabeziak jotako familiak, diru sarrera oso gutxirekin bizirautera behartuak». Kanpainarekin dirua bildu nahi dute, preman dauden familia horiei [...]

Irakurri gehiago

Bideoa: San Miguel EHSF Surf Zirkuitua

2012/12/20
Nork

San Miguel EHSF Surf Zirkuituko azken proba jokatu zen joan den asteburuan Mundakan, eta Igor Muniain bigarren sailkatu zen, Natxo Gonzalez irabazlearen atzetik. Bigarren postu on horri esker, zirkuituko txapela eskuratu zuen surflari zarauztarrak. Sailkapen nagusian, bere anaia Axi Muniain geratu da bigarren eta Imanol Yeregi zumaiar gaztea, berriz, hirugarren.

Irakurri gehiago

Joxe Anjel Iribarrek bere biografia aurkeztuko du bihar, Garoa liburu-dendan

2012/12/20
Nork
Joxe Anjel Iribarrek bere biografia aurkeztuko du bihar, Garoa liburu-dendan

Hilabete hasieran, Joxe Anjel Iribar atezain zarauztarrari buruzko biografia-liburua atera zuten. Pedro Mari Goikoetxea kazetariak idatzi du, ‘Iribar. Irudia eta eredua’ izenburupean, Alberdania argitaletxearen babesean. Horren harira, liburua aurkeztuko dute ostiral honetan Zarauzko Garoa liburu-dendan, 19:30etik aurrera, eta Iribarrek aleak sinatuko ditu.

Irakurri gehiago

Mitxel Murua: «Guztiok gaude hemen, eta ezin da onartu arrazagatik inor baztertzea»

2012/12/20
Nork
Mitxel Murua: «Guztiok gaude hemen, eta ezin da onartu arrazagatik inor baztertzea»

Pirritx, Porrotx eta Marimotots hirukotearen ipuinen egilea da Martxel Murua (Zarautz, 1961), eta pailazoen abentura berri bat idatzi du, Julen Tokero marrazkilariak irudikatuta: Maite zaitut! (Elkar/Katxiporreta). Argitalpen berria bada ere, istorioa aski ezaguna dute jarraitzaileek. Izan ere, taula gaineko ikuskizuna literatur lan bilakatu dute. Maite zaitut! abesti ezaguna izan zen aurrena, eta orain izen bereko liburua dator. Zuzeneko emanaldia ere badu. Orduan, ipuina zen falta zitzaiguna. Jakina, diziplina bakoitzak bere [...]

Irakurri gehiago

San Tomas Azoka, larunbat honetan

2012/12/20
Nork
San Tomas Azoka, larunbat honetan

AEK euskaltegiak San Tomas Azoka antolatu du. Urtero legez, San Tomas egunetik gertuen dagoen larunbatean antolatzen dute «erreferentzialtasuna lortu duen topagune jendetsua», eta aurten hilaren 22an egokitu da. Aurtengoa XVII. azoka izango da, eta bertan txistorra eta taloa izango dira nagusi. Baina haiekin batera, baita euskara eta haren aldeko aldarrikapena ere.Izan ere, hori da AEKren [...]

Irakurri gehiago

Bigarren eskuko azokarako gaiak biltzen ari dira

2012/12/19
Nork
Bigarren eskuko azokarako gaiak biltzen ari dira

Gabonak gainean direla, bigarren eskuko azoka egingo dute Zarautzen igandean, Merkatu Plazan, goizez zein arratsaldez. Herritarrek etxean “alferrik eta hautsa hartzen” dituzten arropak, liburuak eta bestelako gaiei irteera egokia emateko aukera dela adierazi dute antolatzaileek. Gaztetxera eta Arranora eraman daiteke materiala, baina egunean bertan ere jasoko dute. Irabaziak presoen bisitak, ikasturte bukaerako bidaiak eta elkartasun [...]

Irakurri gehiago
Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)