Hainbat ekimen izango da gabonetan, Schola Cantorumek antolatuta

2012/12/21
Nork
Hainbat ekimen izango da gabonetan, Schola Cantorumek antolatuta

  Urtero bezala, Zarauzko Schola Cantorum-ek antolatuta Narros jauregiko lorategian jaiotza jarri dute. Jaiotza goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 17:00-21:00 bitartean izango da zabalik. Abenduaren 24ean, berriz,  18:30etik aurrera Schola Cantorumeko kideek ekitaldi berezia eskainiko dute parrokian, gabon kantuak abestuz. Bestalde, koru honek Gabon jai hauetan beste zenbait ekitaldi ere burutuko ditu *    abenduak 25ean goizeko [...]

Irakurri gehiago

Enkantea egingo dute bihar, Ispilu Arte galerian

2012/12/21
Nork

Ispilu Arte galeriak Gabonak Munduak ekimena antolatu du. Ildo horretatik, bihar artelanen enkantea egingo dute, 18:30etik aurrera. Herritarrak bertaratzera gonbidatu dituzte.

Irakurri gehiago

Arkamurkakoak Santoñara joango dira hilaren 28an, hegaztiak ikustera

2012/12/21
Nork
Arkamurkakoak Santoñara joango dira hilaren 28an, hegaztiak ikustera

Arkamurka natur taldeak Santoñara (Cantabria) irteera antolatu du hilaren 28rako, bertako padurak eta hegaztiak bisitatzera. Elkartetik jakinarazi dute urtero 20.000 hegazti inguruk erabiltzen dituztela padurok, Europa iparraldetik bidaiatu ostean bertan igarotzen baitute negua. Pasa den urtean, esaterako, 50 espezietik gora ikusteko aukera izan zuten, besteak beste, ehunka kulixka mota, ahateak, antzarrak, belatz handiak, arrano arrantzaleak, [...]

Irakurri gehiago

Gabonetan itxita egongo da Turismo Bulegoa

2012/12/21
Nork

Jakinarazi dutenez, itxita egongo da Turismo Bulegoa gabonetan. Abenduaren 23tik urtarrilaren 1era bitartean, zehazki. Urtarrilaren 2an zabalduko dute berriz ere.

Irakurri gehiago

Askotariko ekimenak izango dira gabonetan, Arranopolaren eskutik

2012/12/21
Nork

Zarauzko Arranopola kultur elkarteak askotariko ekimenak antolatu ditu gabonetarako. Kirola, musika eta haurrentzako jardunaldiak izango dira, besteak beste, bihartik hasi eta urtarrrilaren 12a bitartean. GABONETAKO EGITARAUA: - Abenduaren 22a, larunbata. Egunean zehar AEKk antolatu ohi duen Santomas azokaren ondoren, 22:30ean berbena mundiala izango da Arrano tabernan Laket taldearen eskutik. - Abenduaren 27a, osteguna. Bunkerrean kontzertu akustikoa Mor More, Isuo Sasiia eta Bassoren eskutik [...]

Irakurri gehiago

Zarauzko Udal Gobernuaren berrantolaketa eta ardura banaketa berria onartu dute

2012/12/21
Nork
Zarauzko Udal Gobernuaren berrantolaketa eta ardura banaketa berria onartu dute

Asteazkeneko udalbatzarrean Udal Gobernuaren berrantolaketa proposamena bozkatu zuten Zarautzen. Bildu, Ezker Anitza eta Aralar udal taldeen aldeko 11 botorekin, PSE-EE taldearen aurkako 3 botorekin eta EAJ eta PPren abstentzioarekin onartuta geratu zen proposamena. Beraz, aurrerantzean Aralar eta Bilduk osatuko dute Zarauzko Udal Gobernua. Iñaki Eizagirre Bilduko zinegotziaren esanetan «berrantolaketa» egitea beharrezkoa zen. «Udal Gobernua 10 [...]

Irakurri gehiago

Udal langileek murrizketak salatu dituzte Udalbatzaren aurrean

Udal langileek murrizketak salatu dituzte Udalbatzaren aurrean

Atzo arratsaldean Zarauzko Udaleko langileak Udalbatzarekin bildu ziren, soldatetan «ez dutela murrizketarik onartuko» argi adierazteko. 19:00etatik aurrera elkarretaratzea egin zuten langileek udaletxe aurrean, lan baldintzak defendatzeko. Izan ere, Espainiako Gobernuak aplikatu dituen murrizketen ondorioz, 2013ko udako ordainsariaren aurrerapena jasoko dute Zarauzko langileek urtarrilaren 2an, abenduko aparteko lan sariaren ordez. %5,8 ko murrizketa Langileen ordezkariak hala azaldu zuen: «Gabonetako [...]

Irakurri gehiago
Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)