Urtarrilaren 21ean amaituko da Daniel Txopitea beka eskatzeko epea

2012/12/21
Nork
Urtarrilaren 21ean amaituko da Daniel Txopitea beka eskatzeko epea

Urtarrilak 21a izango da  Daniel  Txopitea beka eskatzeko azken eguna. Beka horrek marrazketa, pintura, eskultura, argazkigintza, zinema, bideoa, diseinu grafikoa, moda diseinua, artisautza eta bestelako diziplina artistikoen bitartez ideia bat garatzeko aukera emango dio sortzaileari, aldi batean. Udalaren Sortaldea kultura eremuan gunea izango du bekadunak bere lana sortu eta erakusteko. Sortzaileak bakarka edo taldean eskatu [...]

Irakurri gehiago

Askotariko emanaldiak izango dira Modelon gabonetan

Askotariko emanaldiak izango dira Modelon gabonetan

Gabonetako egunetarako egitarau zabala prestatu du Kultura Zarautzek. Hilaren 29an, esaterako, haurrei zuzendutako emanaldia izango da: Olentzero eta iratxoen jauntxoa filma izango da ikusgai. Horrez gain, beste hainbat film prestatu dute maiatza bitarterako. Hona hemen egitaraua: - Abenduak 29, larunbata. Olentzero eta iratxoen jauna. - Urtarrilak 13, igandea. Aita zonbia naiz. - Urtarrilak 20, igandea. Zuloak. - Otsailak 3, igandea. Desioen arraina. - Otsailak 17, igandea. Bypass. - Martxoak 3, igandea. Txakurkumeak eta Marko Poloren kodea. - Martxoak 17, igandea. Gartxot. - Apirilak 7, igandea. Malutatxo. - Apirilak 21, igandea. Xora. [...]

Irakurri gehiago

Santomasak Antonianon

2012/12/21
Nork
Santomasak Antonianon

Antoniano ikastetxeak ehun urte bete ditu aurten, eta mendeurren borobila ospatzeko hainbat ekintza antolatu dute. Egitarau zabalaren baitan jaso dute gaurko hitzordua: santomasak. Haur eta guraso ugari elkartu dira ikastetxean, txistorra jan, edan eta festa giroan igarotzeko eguna.

Irakurri gehiago

Zabaldu dute Zarauzko artisauen gabonetako azoka

Zabaldu dute Zarauzko artisauen gabonetako azoka

Gaur zabaldu dute Nahia Zarauzko artisau eta artisten elkarteak gabonetako azoka. Aurten abenduaren  24ra arte izango da zabalik eta urtarrilaren 3an irekiko dute berriz ere, hilaren 5era arte. Guztira, 14 postu jarri dituzte eta askotariko produktuak aurki daitezke Merkatu Plazako bigarren solairuan: bitxiak, apaingarriak, arropa, material zaharberritua, besteak beste. Postuez gain, hainbat ekitaldi ere bilduko [...]

Irakurri gehiago

Jokin Eizmendik Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko du lehen aldiz igandean

2012/12/21
Nork
Jokin Eizmendik Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko du lehen aldiz igandean

Jokin Eizmendi zarauztarra lehen aldiz lehiatuko da Euskadiko Harri-Jasotze Txapelketan, harri handien proban, igandean. Asteasun (Gipuzkoa) jokatuko dute norgehiagoka hiru harri-jasotzailek; Eizmendiz gain, Aimar Irigoien errezildarra eta Joseba Ostolaza zestoarra izango dira lehiakideak. 200 edo 175 kiloko koadroa, 175 edo 200 kiloko zilindroa, 150 kiloko kuboa eta 125 kiloko bola izango dira altxa beharreko harriak. [...]

Irakurri gehiago

II. Mosto Memoriala jokatuko dute hilaren 29an Zarauzko Arranon

2012/12/21
Nork
II. Mosto Memoriala jokatuko dute hilaren 29an Zarauzko Arranon

Gabonetarako egitaraua prest dute Arranopola Kultur Elkartekoek. Abenduaren 27an bunkerrean kontzertu akustikoa iznago da, Mor More, Isuo Sasiia eta Bassoren eskutik, 22:30etatik aurrera. Eta abenaduaren 28an, berriz, The Brutal eta BAP!! igoko dira taula gainera, 23:00etan. Abenduaren 29an, berriz, urteroko moduan mus txapelketa azkarra izango dute, II. Mosto memoriala. ”Urtero bezala, oraingoan ere sari bikainak izango dira lehen [...]

Irakurri gehiago

Ludoteka zabalik izango da gabonetan

2012/12/21
Nork

Ludotekak aurtengo gabonetan ere ateak zabalduko ditu, 10:00-13:00 bitartean. Nahi dutenek bi egunetako proba egin dezake, doan. Urtarriletik maiatza bitartean ludoteka erabiltzeagatik 50 euro ordaindu beharko dira.

Irakurri gehiago
Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)