Alde Zaharra berritzeko planari buruzko gutuna

ZARAUZKO UDALARI 2006an Udalak abiatutako Alde Zaharra berritzeko planari amaiera emanez, eta bertako auzokideei bileretan emandako hitzari eta epeei muzin eginez, azkenean, beti bezala, presaka eta korrika, Udaleko Osoko Bilkuran onartu ondoren, iritsi zitzaigun errekurtsoaren erantzuna (2011-04-04). Eta gure kasuan behintzat, erantzuna negargarria izan zen: Hasiera batean Udala berak aurkeztutakoa guk onartu ondoren, inongo azalpenik eta kontsultarik [...]

Irakurri gehiago

Toldoen inguruko legedia dela-eta, gutuna

HONDARTZAKO TOLDOAK ETA BESTE Udaberri amaiera honek udal-talde zaharraren agur-oparia ekarri digu Alde Zaharrekoei. “Costas”-en arau bat dela eta, 50 urtetan hondartzan jarritako toldoak kendu dizkigute inongo abisorik gabe. Gainera, dagoenekoz konturatu gara, ekaineko lehen egun hauetan behintzat, eta itsaso barea badago ere, bandera gorria dela nagusi hondartza guztian eta, bereziki, Alde Zaharraren parean. Joan zen astelehenean, hilak 20, [...]

Irakurri gehiago

Suaren inguruan bilduta amaitu dute herritarrek San Joan bezpera

2011/06/24
Nork
Suaren inguruan bilduta amaitu dute herritarrek San Joan bezpera

Urteroko hitzorduarekin bat egin zuten milaka herritarrek atzo gauean eskualdeko herri eta auzoetan. San Joan bezperako suak piztu zituzten han-hemenka egun argitan, festa iluntasunean amaitzeko. Tartean, suaren inguruan dantzez, antzerkiez nahiz abesbatzen doinuez gozatzeko aukera izan zuten herritarrek. Urtero moduan, Azken Portuko lorategiaren aldamenean piztu zuten su handia, eta zarauztar ugari bildu zen haren inguruan.Azken [...]

Irakurri gehiago

Udaberri Fest ekimena «arrakastatsua» izan da, guztira 10.000 ikuslerekin

«Jendearen erantzuna ezinhobea izan da», nabarmendu du Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteko kide Asier Aldalurrek. Izan ere, Udaberri Fest jaialdiak 10.000 lagun inguru erakarri ditu herrira. Horrek «herrian kultura gosea» dagoela erakusten duela dio Aldalurrek: «Jaialdiak izandako arrakasta horren erakusle da». Hiru hilabeteren ostean, Udaberri Fest iritsi da amaierara, eta jaialdiari bukaera emateko kontzertu borobila antolatu [...]

Irakurri gehiago

ZAEk trainerua aurkeztuko du bihar, Musika Plazan

2011/06/23
Nork

Urtero legez, ZAE Zarautz Arraun Elkarteak traineru denboraldia hasi aurreko aurkezpena egingo du etzi. 12:30ak aldera hasiko dute ekitaldia, Musika Plazan. Gabonetan egiten duten moduan, zozketa izango da. Aurtengo denboraldian Zarautz-Inmobiliaria Orio traineru bakarra izango da lehian. Lehen estropada hilaren 26an, igandea, izango da Rasillon (Errioxa).

Irakurri gehiago

Sebastian Aristi pilota txapelketa izango da bihar

2011/06/23
Nork

Sebastian Aristi Oroimenezko XXI. Jaialdia izango da bihar, Frontoi Txikin, 19:00etan. Emakumezkoen pala partida jokatuko dute lehenbizi, eta jarraian eskuz banakakoa. Emakumezkoen partidan ZKEko emakume pilotariak izango dira nor baino nor; eskuz banakakoan Iban Jauregi zarauztarrak Arabako jubenil mailako txapeldun Dorronsorori egingo dio aurre.

Irakurri gehiago

Aralar Ezker Batuaren gutuna TAOren kontratuari buruz

TAOren kontratua eteteko eskaera Badira jada 5 urte TAO Zarautzen martxan jarri zela, mugikortasun arazoak konpontzeko asmoarekin ezarri zen, baina Aralar eta Ezker Batuaren iritziz, mugikortasun arazoak ez dira soluzionatu eta herritarrentzat zama bat izateaz gain, TAO gunearen ondoko auzoei arazo larriak sortu dizkie. Horregatik TAO ereduak errebisio sakona behar duelako, ekainaren 26 baino lehen GERTEC enpresari oharra bidaltzeko [...]

Irakurri gehiago
Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)