
urola-kosta
2008-09-08
Krisi ekonomikoa bizi al dugu?
Zertan antzematen da krisi ekonomikoa bizi dugula? Langabezia handitu egin al da eskualdean? Enpresek lan gutxi dutela esaten da, horrela al da?
maddi | 2008-10-28
Antxon, zurekin guztiz adoz nago, baino ez dituzula sei urtetan 50000 euro aurrezten edo autokarabana bat erosten? Ni horretara noa. Ni ere oso zoriontsu bizi naiz, baina zuk esan duzun bezala beharrezkoarekin,ez opor eta holakoekin. Gainera zorionak ematen dizkizut, benetan,intentzio txarrik gabe, baina nik 200 euro baino gehiago ordaindu beharra dut nire etxearegantik
Antxon | 2008-10-28
Maddi, ez dakit zer nolako bizitza eramango duzun, baina gu behintzat 650 euroekin bizi gara (200 euro ordaintzen dizkiot senitarteko bati bere Mendilautako etxearengatik) nere bikotea(langabezian), ni (850 euroko soldata), eta gure bi haurrak. Oso estu, baina zoriontsu. Kotxea ahizparekin konpartitzen dut, ez dut telefono edo internetik etxean, oporretan 15 egun bakarrik joaten gara senitarteko baten Alicanteko etxera, ez dugu egunkari, liburu, DVD eta abarrik erosten, eta arropa behar dugunean bakarrik. Erosketak Hernaniko DIAn egiten ditut (hor inguruan egiten dut lana) eta, azken finean, behar duguna bakarrik erosten dugu, ez nahi duguna.
MADDI | 2008-10-28
Noski bizi zaitezela alkilerrean eta jende gehiagorekin konpartitzen baduzu gastua oraindik hobeto. Baina famili bat osatzea nahi baduzu, nahiz eta hipotekarik ez izan 600 eurokin hiru pertsona ezin dira gaur egun bizi, bestela haur txiki bat duen norbaiti galdetu
NI | 2008-10-22
bizi zaitezke independizatuta eta 1300 euroko soldatakin 50000 euro aurreztu 6 urtetan. kalkuluak aterata hilean 600 euro gastatzeko. Maddi independizatu eztu esan nahi hipotekan sartu. Alkilerrak hor daude (nahiko garesti) baino jende + bizi ezkero pisuan.... Beraz "mundo de YUPI" zuria izangoa, errealitatia beste bat da.
manu | 2008-10-21
Nik egia esan, ez dut krisirik nabaritu eta nie inguruan ere ez dut aldaketarik ikusten. Beldurra sartzen ari zaigula uste dut baina momentuz berdin bizi garelakoan nago.
2008-10-02
Egoera larri baten aurrean gaudela esango nuke. Alde batera edo bestera joan eta denetan gauza bera entzuten dut! zer moduz lana?eta erantzunak ez dira bate onak,lan regulazioak, kontratu temporaletakoak kalera....Ez dakit nongo norabidea artuko duen egoera honek baiņa nik bada ez pada gerrikoa estutuko dut.
maite | 2008-10-02
ni gurasoekin bizi naiz eta egia esa nire soldatarekin ederki eta lasai bizi naiz. hala ere taberna batean egiten dut lan eta krisiaren eragina argi ikusi dut batez ere uda honetan. geroz eta jende gutxiago ibili da eta lehen egunero etortzen zirenak orain noizean behin agertzen dira. jendeak aisialdirako geroz eta diru gutxiago duela nabaritzen dut nik.
AITOR | 2008-10-02
50000 euro horiek harrituta utzi naute. Izan ere, ni ere egoera berean bizi naiz, nik ere 1300 baino pixka bat gutxiago irabazten dut eta gurasoek utzi didaten pisu batean bizi naiz. Hala ere, kalkuluak atera ondoren ez dakit 6 urtetan dirutza hori nola aurreztu duzun. Argia, telefonoa eta interneta, mugikorra, ura, janaria, auzokideen gastuak... horiek denak ordaindu eta hilean 700 euro aurreztea lortu al duzu? horrela bada, harremanetan jarri eta zure formula magikoa kontatu behar didazu.
2008-09-29
Azken Portukoak aipatu ez duena zera da, bere gurasoek lagundu ahal duten edo ez etxebizitza erosten, etxebizitzak jabegoan ote dituzten beraien gurasoek edo BOE bat egokitu ote zaion. Ni neuk adibidez Azken Portuko horrek baina pittin bat gutxiago irabazten dut, aitaren jabegokoa zen etxe batetan bizi naiz (12 urtez hutsik egon dena), ez dut berebilik, ez dut inoiz kreditu bat eskatu eta sei urteetan zear aurreztutako 50000 eurotik gora ditut inbertsio fondoetan.
MADDI | 2008-09-25
1300 eurorekin independizatu? Zu amatxorekin bizi zera ezta? Hipoteka benetako bat bazenduke ez zenduke autokarabana bat erosiko. Dena den, poza ematen didazu, ia horrela bizitzen jarraitzeko modua dezun...en los "mundos de Yupi", zeren eta famili bateko eguneroko bizitza ez da horren erraza.
imaz jauna | 2008-09-24
zuek ez dakit, nik ez dut sentitu behintzat. jajajajajjaaj
josu jon | 2008-09-24
zuek ez dakit, nik ez dut sentitu behintzat. jajajajajjaaj
Azken Portu gorria!!!!! | 2008-09-08
Langile hutsa naiz (1300 euro xixtrineko soldata kaxkarra baino ez dut jasotzen) eta egia esan nere inguruan oraindik ez dut krisirik nabaritu (telebistan baino ez). Nere lagun guztiak oporretan joan dira (ni barne), piskanaka independizatzen ari gara eta nere lagun batzuk umeak izatera ere animatu dira. Aurten gainera ziur aski autokarabana bat erosiko dut.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi webgunea@urola-kostakohitza.info helbidera.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.