
ZARAUTZ
2007-11-15
Polikulturala edo Arte Eszenikoen Zentro berriaren proiektua egokia iruditzen al zaizu?
2008-07-02
http://www.blogak.com/polikultural-honi-ez
2007-12-14
Etxebizitzen arazoa sekulakoa da, baina halako zentro baten beharra ere bai. Ez dut uste batak bestea jan behar duenik. Batzokiko eszenatokiak aspaldi eman zituen eman beharrekoak; Polikiroldegiko eskubaloiko kantxa edo Zinema frontoikoak ezin okerragoak dira akustika aldetik, hori frogatuta dago; bada zerbait dexenteagoa izateko garaia. Bestela, zer dela eta biltzen dira sarritan Zumaian antzerkia eta beste zenbait ekitaldi ikusten hainbat zarauztar? Niri Andoaingo Bastero gustatu zait, nahikoa eta gehiegi guretzat tankerako zerbait.
Ander | 2007-12-01
Depaso multizine batzuk eta mcdonalds bat itia rebai... "gazte" danak Urbil eo Donostira aldeinber diye ta pelikula dexente bat ikusteko! Zarautzen Zentro komertzial bat orain! Zara, Cortefiel, Ikea etorri Zarautza!!!
2007-11-21
Ambiziosoa izan behar gara. Ez dugu gaurko beharretarako auditorio bat eraiki behar, bihar izango ditugun beharretarako baizik. Auditorioa Zarautzera biltzar txikiak eta gaur egun antolatu ez daitezken kultur ekintzak ekartzeko balio dezake: kalitatezko turismoa ekartzeko, alegia. Bilbon ere metroa ez zen behar, ezta Guggenheim-a ere, norbait imagina al dezake gaur egun Bilbo bi azpiegitura horiek gabe?
2007-11-20
Hau da hau, aurrena teilatua eta gero zutabeak. Ez ote luke alderantziz izan behar? Hots, zarautzek dituen premia kulturalak aztertu eta horieni erantzun eta zentzua emango lieketen eraikuntza xume bat. Handikeria kapitalistaren kiratsa dario asmo honi, hain zuzen ere izen handiko ikono-arkitektura kolokan jarria denean herrialde aurreratuetan. Oraindik ez digute esplikatu zein izango den proiektua, kultur proiektua alegia. Akonplejatutako herria gara, ez dakit non ikusitakoaren kopia txarrak aldarrikatuz. Bai, ekarri frankizia gehiago! Horrela ez ez goaz inora.
Tarrat | 2007-11-16
Eskertzekoa litzateke Zarautzen dituen premiak estaltzea beste ezer baino lehen, eta duen iztanleriagatik, Zarautzek ez du horren dimentsio handiko ekipamendurik BEHAR. Urte gehiegi daramagu herrian antzokirik gabe. Hori da premia. Hortik gorakoa, Europako diruaren leloa gorabehera, handinahikeria da. Ezin da sinetsi Zarautzek bere estrategia horrelako ekipamendu batean oinarritzea. Norekin lehiatuko da? Kursaalarekin? Euskaldunarekin? Mesedez!! Seriotasun piska bat!
2007-11-16
Erabat ados aurrekoarekin. Baina xehetasun txiki bat zuzentzera nator. Hiru zero falta zaizkizu: 21.000.000 euro dira guztira. Bider 166 eginda, 3.486.000.000 pezeta dira. Ez dakit zuek, baina nik zifra hau ahoz esaten ez dut asmatzen!
azkenportukua | 2007-11-16
Galdera serio bat: zer da lehentasuna Zarautzen? Bertako gazteek herritik alde egin ez dezaten babes ofizialeko etxeak eraikitzeko edota etxebizitza hutsak alokairuan jartzeko dirua bideratzea (21.000 euro, esaterako), edota herriaren aurpegi guaya erakusteko Guggenheim txiki bat egiten 21.000 euro gastatzea... Lehentasuna, nire ustez, herriko benetako arazoei aurre egitea da, eta ez arazoei aurre egin gabe herriaren izenari distira ateratzea.
2007-11-16
21.000 biztanle, eta 21 milioi euro. Atera kontuak. Itxurakeria hutsa, betikoen patrikak betetzeko.
ane | 2007-11-16
Zentro honen behar handia zegoen aspaldidanik, bazen garaia kultura ere kontuan hartzeko. Hala ere egin den proiektu honekin ez nago batere ados. Egin duten arkitekto aukeraketa (elitekoak), eman nahi zaion izaera (ikusgarria, Guggenheim txiki bat ia), ez da hori nahi duguna. \"A lo Grande\", diru asko gastatuz eta barrukoa bigarrena maila batean utziz ez da kultura sustatzen. Non egon dira orain arte?
2007-11-15
Oso beharrezkoa. Gezurra dirudi ia 25mila biztanle dituen herri batek horrelako ekipamendurik ez izatea. Bide batez, hau Zarauzko hitz emandako egitasmo historiko horietako bat da. Uste dut gutxienez 10 urte badirela entzutoki batekin bueltaka ari direla Udalean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi webgunea@urola-kostakohitza.info helbidera.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.