Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko uztailak 4, Ostirala

Eztabaidak

ZARAUTZ

2007-10-23

Zer iruditzen zaizu Zarauzko Koadrila Egunak izan duen bilakaera?

Jasotako mezuak:

9

Fido | 2007-11-07

Artikulu interesgarri bat honen aburuz, Gazte mugimendua eta kuadrillen eguna zehazki lotzen dituena. Sarrera bezela, honako zati hau jartzen dizuet: ZAGA konturatu zen, urte hauetan udalak antolaturiko festak talonario bidez joaten zirela aurrera, eta ZAGAk ezer antolatu ezean ez zegoela gazteengan ezer gehiago egiteko iniziatibarik. Hasiera batean kuadrila eguna festa eguna izateaz gain gazte ezberdin askoren elkargunea ere bazen antolaketan zuzenean parte hartzen zutelako. Gaur egun ordea, Zarauzko gazte guztiok dugu errua festa hauek hasiera bateko oinarri horiek galdu izanagatik, eta pena bat da, oso politak baitziren!!!!»

8

Japo | 2007-11-02

Zarautzen, Pagoeta taberna ondoan, Iruña taberna zaharraren -gaur egun Kebab bat- aurrean, IRION deitzen den denda bat dago. Dena automatizatua dauka eta denetarik saltzen dute gosea kentzeko.

7

GAUEZ IREKIA | 2007-11-02

Kaixo,badakit ez dekola asko kuadrilen jausierakin baina norbaitek ezautzen du janari edo ta ultramarinosa irekia gauez ta goizeko ordu txikietan zarautz aldian edo ta urola kosta aldea osoan?mertzi.Mezua beste blokean sartzen saiatu naiz baina ez zait kargatu.Hitzakuak bideratu ezkero eskertua.

6

Japo | 2007-10-31

Gazteria asko aldatu da eta aintzineko festa estiloak jada ez du arrakastarik. Parte-hartzaileei ea besteak zergatik ez diren joaten galdetu beharrean, joaten ez direnei zer nolako festa nahiko luketeen galdetu beharko genieke.

5

2007-10-30

neri ere trixtura ematen dit. gazte kuadrilei ez daukate festara irteteko gogo handirik eta festa gauean edatera murrizten ari dela dirudi. eguneko festak bukatzen ari dira eta honi buelta emateko zer egin pentsatzen joango beharko denok

4

2007-10-26

Koadrilen Egunak beti izan du sinbolo esanguratsua: goitibehera. Eta hori da Koadrilen Egunak Zarautzen izan duen bilakaera ere: goitik behera, dudarik gabe.

3

2007-10-24

Larunbatean ez zegoen beste komentariorik egunean zehar: "ez dabil inor", "ze jende gutxi", "hau ez da lehen izaten zena", eta antzekoak. Egia esan, goitibeheretan ere a sako nabaritu zen parte-hartzaile kopuruak zenbat egin duen behera. Udalak eta gazte mugimenduak benetako gogoeta egin beharko lukete gertatzen ari denaren inguruan.

2

martin | 2007-10-24

Niri kriston tristura ematen dit kuadrilen eunak izan dun biakaerak. Gaur egun lau katuk erteten due jantzita, eta parte hartzen ere ez da jende gehiegi ikusten. Ez dakit gazteen (ni pixkat pasauta nago yada) kontua den edo udaletxiana edo.... ez dakit. Baina kuadrila euna honela ikustiak tristura sortzeit.

1

2007-10-23

non dago bazkari jendetsu hua?

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.